LIBURU-IRUZKINAK
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Gelbentzu Arsuaga,Ana
- Kategoria: LIBURU-IRUZKINAK
- Bisitak: 26128
GELBENTZU ARSUAGA ,Ana " Liburu-iruzkinak:Georges Perec-ren El gabinete de un aficionado" Luma berrien eleak 2006, 4 zenb. 41-42 or.Anagrama argitaletxeak eskaintzen digun liburuaren izenburua dugu: El gabinete de un aficionado.El gabinete de un aficionado koadroaren historiatik abiatzen da narrazioa, ibilbide korapilatsua eginez, margotze artistikoaren mundura iristeko. Eleberri berezia, dena den; izan ere,
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Apaolaza Estensoro, J.Mª
- Kategoria: LIBURU-IRUZKINAK
- Bisitak: 24700
APAOLAZA J.Mª."Liburu-iruzkinak:Anton P.Chéjov-en Unos buenos zapatos y un cuaderno de notas." Luma berrien eleak 2006, 4.zenb. 59 or.Liburu hau berezia da. Bi lan, bi intentzio jasotzen ditu. Bata da liburuaren editoreak duena: egilearen obra azaltzea eta aztertzea, eta bestea da, egilearena bere obran. Bigarren honi kasu egingo diot. Chejoven liburua, garai hartan bizi zuen egoerak eragindako ekintza bat izan zen. Kritikatua ari zen izaten garai hartan. eta berak, bi gauzari erantzun nahi zien: batetik bere inguruan sumatzen zuen hipokresiari edo ondo-uste faltsu bati, eta bestetik bere lanean, beregandik aldendu nahi zuen teorizazio hutserako joera bati.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Igartua Bengoa, Karmele
- Kategoria: LIBURU-IRUZKINAK
- Bisitak: 28171
IGARTUA BENGOA,Karmele "Liburu-iruzkinak:Angel Lertxundiaren Azkenaz beste" Luma berrien eleak 2006, 4 zenb. 47 or.Anitza da Anjel Lertxundiren obra, anitza edukian, anitza forman; ipuina, artikulugintza, saiakera, narrazio liburuak... Azkenaz beste nobela saileko titulua da. Betikoa den gaietariko bat jorratu du Lertxundik aipu dugun lanean, bizitza eta heriotzaren arteko lehia . Gai zaharra era atsegin bezain sakonean jarri du eztabaidan irakurlearen gogoan. Mende ezberdinetako bideetan jarri gaitu zaldiz gidatutako kalesa baten bitartez. Eta mendez-mendeko ibileran, gaia iraunkor.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Vega Olaeta,Ziortza
- Kategoria: LIBURU-IRUZKINAK
- Bisitak: 28522
VEGA OLAETA, Ziortza "Liburu-iruzkinak:Angel Lertxundiren Hamaseigarrenean, aidanez" Luma berrien eleak 2006, 4.zenb. 50 or.Lertxundi Esnal, Anjel. 1948ko martxoaren 9an jaio zen Orion, txikitan joan zen Zarautzera bizitzen. Apaiz ikasketak utzi zituen irakaskuntzan jarduteko; gero. Egin-en ibili zen, Ere aldizkarian eta Donostiako Irakasle eskolan. Hamaseigarrenean, aidanez 1983an argitaraturiko lana da, 80.hamarkadako fenomenoen artean bere lekua dutena. Marquezen eragina suma daiteke, Cronica de una muerte anunciada-rena.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Santiago Arizaga,Mikel
- Kategoria: LIBURU-IRUZKINAK
- Bisitak: 26693
SANTIAGO ARIZAGA,Mikel "Liburu-iruzkinak:Harold Bloom-en El canon occidental. La escuela y los libros de todas las épocas" Luma berrien eleak 2006, 4 zenb. 57 or.Ez da erraza, inola ere, liburu kritika-egile bati bere lanaren iruzkina egitea. Are gutxiago idazle honek Mendebaldean idatzi den guztiaren artean, eredua- canona- ezarri nahi duenean. Harold Bloom literatur kritika-egile eta teoriko handia dugu. Estatu batuarra da, New Yorken jaio zen 1930. urtean, eta Humanitate irakaslea da Yale-eko Unibertsitatean. Erromantizismo ingelesaren inguruko hainbat lan idatzi du, baina bere lanik garrantzitsuena, inolako zalantzarik gabe, honako hau dugu.