LIBURU-IRUZKINAK
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Administrator
- Kategoria: LIBURU-IRUZKINAK
- Bisitak: 26419
GALARRAGA, Aritz " Liburu-iruzkinak:Patxi Juaristiren Salgai.Euskal kontsumo gizarte aztertzen" Luma berrien eleak 2005, 3.zenb. 67or.Aldaketa garaiak bizi ditugu. Gurasoak edota are aitonamonak gazte zireneko garaia eta gaur egungoa arrunt diferenteak dira, zer esanik ez hamarkada batzuk atzerago egiten badugu. Gizarte berri baten atarian gaudela esan daiteke, eredu sozio-ekonomikoak zalantzan jarri eta aldatzen ari baitira. Kontzeptu ugari erabili dituzte gain-gainean dugun gizartea definitzerako orduan: masa kulturadun gizartea, gizarte arriskutsua, e-gizartea, informazioaren gizartea edo ezagutzaren gizartea, adibidez. Eskuartean dugun liburuan, aldiz, kontzeptu baten erabilera nagusitzen da besteen gainetik:
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Administrator
- Kategoria: LIBURU-IRUZKINAK
- Bisitak: 22454
GALARRAGA, Aritz "Liburu-iruzkinak:Jose Zabaletaren Anne Franken egunkaria" Luma berrien elak 2005, 3 zenb. 66 or.Zaila egiten da ia mundu guziak ezagutzen duen liburu baten gaineko kritikarik egitea, orrialde asko eta asko bete dituen liburu baten gainean ezer berririk aipatzea. Nork ez du, gutxi-asko, Anne Franken istorioa ezagutzen? Nork ez du, nahiz eta irakurri ez, berak idatzitako egunkariaren berri? Apunte gutxi batzuk emango ditut, memoria freskatzeko besterik ez bada ere: Anne Franken familia judua zen eta, otsoari belarriak ikusi ostean, Frankfurt jaioterritik Holandara mudatu beharra izan zuten, ihesi.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Administrator
- Kategoria: LIBURU-IRUZKINAK
- Bisitak: 18632

- Bisitak: 26755
GALARRAGA, Aritz "Liburu-iruzkinak:Jon Aiastuiren Biolinaren jatorria" Luma berrien eleak 2005, 3 zenb. 65 or.Jon Aiastui oñatiarrak Biolinaren jatorria izeneko liburuarekin egin zuen iaz euskal letretara jauzia. Hala ere, ez da erabat zuzena kaleratzen duen lehen lana déla esatea. Aurretik poema sorta bat plazaratu zuen argitaletxe txiki batekin eta zenbait lehiaketatan ere parte hartu izan du inoiz. Baina esan dezakegu eskuartean dugun liburu hau idazle gazte honek publiko zabalagoaren aurrean egin duen lehen agerpen publikoa dela.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Administrator
- Kategoria: LIBURU-IRUZKINAK
- Bisitak: 26178
GALARRAGA, Aritz " Liburu-iruzkinak: Karlos Linazarororen Komunikatzen" Luma berrien eleak 2005, 3 zenb.64 or.Urteak daramatza Karlos Linazasorok literatur lanak kaleratzen. Hamabost inguru, eta liburuak, aldiz, hogeitik gora. Hainbeste orrialdetan aukera dago gauza askori buruz hitz egiteko, hamaika konturen gainean aritzeko. Hala izango da seguru aski Tolosako idazlearen kasuan ere, baina ez dakit zergatik beti lotu izan dut bere literatura gai jakin batzuekin, Linazasororen izena entzun eta berehala identifikatzen ditudan gai horiekin.