LIBURU-IRUZKINAK

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

ZUBELDIA DE ESTEBAN,Leire "Elurra beltz" Mugalari GARA, 2010-1-29 , 57 or. Elurraren bakea eta suaren garra nahasten dira “Elurra sutan” eleberrian. Izenburuak aditzera ematen duen moduan, sinbolismoz eta ideia moralez betetako istorioa kontatu digu Juan Kruz Igerabide adunarrak.

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

MAIA URROZ ,Ainara"Deabru guztiak madarikatu ala..." Mugalari.GARA 2010-1-22, or. 56 …aingeruen hegalei heldu? Itxaro Bordaren gisa berean bestaldean mintzo zait Karmele Igartua ere: noka. Eme eta maitasunez ainara honi. Bizitzaren trena hartu nuen behin, ez dakit noiz, eta orain noizean behin, ez dakit non eta noiz, baina badakit nola: sentimenduen bidezidorretik, arrazoiari uko eginez eta sena kitzikatuz.

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active

IGARTUA BENGOA, Karmele" Gorputzak diost..." Mugalari.GARA 2010-15, 65 or. Nor naizen. Bizialdia da liburuko ibilbidea, mugimendu zirkularrean, bizialdia, zortzi ataletan barrena.Memoria deitu eta zentzumenetan bidaide egin gaitu Oier Gillanek bere eskuen sustraietan. Memoria, bai, eskuena, eta horiekin batera, gorputzarena. Hemendik atzera, seneraino poliki hurbilarazi, eta buelta egin dugu, berreraikitzen garena, oraina arteraino.

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

BALERDI ARANBURU, Iban "Korapiloak (des)lotzen"Gai sozialak ditu gogoko idazle barakaldarrak. Haur literatura landu duenean eguneroko egoerei lotu da, eta helduentzako argitaratu dituen bi nobeletan ere bide berari eutsi dio. Aurrekoan (“Lehorreko paterak”, Susa, 2001) Mendebaldeko herrietara pateraz datozenen errealitate gordina islatu nahi izan zuen. Oraingoan, berriz, emakumeen kontrako bortizkeria hartu du gaitzat, kalean eta komunikabideetan puripurian dagoena.

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

SARASOLA Beñat " Poesiaren hausnarra"BERRIA 2009-12-20 43 or. Karmele Igartuaren bigarren literatur lana da Denbora enaren hegaletan, iaz argitaratutako Hitzak orbainetan poesia liburu sarituaren ondorengoa -Felipe Arrese Beitia saria jaso zuen-. Lan berria, poesiazkoa hau ere, Pamiela etxearen eskutik eman du argitara, eta liburu trinko eta landua da. Gehiegikeria gutxikoa, poema bakoitza halako perfekzio baterantz bideratzen da, hitz bakoitza poetikoki nahiz espazialki ondo zainduz. Ez da poema bilduma bat, osotasun markatua duen obra baino, eta zentzu honetan nahiko kasu berezia, poema bildumak nagusitzen diren egungo euskal poesian.

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago