LIBURU-IRUZKINAK
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Administrator
- Kategoria: LIBURU-IRUZKINAK
- Bisitak: 20860
ZALDUA, iker "Arrunta bezain berezia"Mugalari GARA 2010-4-2, 56or. Haruki Murakami idazle eta itzultzaile japoniarra da. Haur zela Mendebaldeko kulturak erakartzen zuen, musikak eta literaturak bereziki. Hainbat liburu idatzi ditu, agian arrakastatsuena “Tokio blues. Norwegian Wood” izan daiteke, milaka kopia saldu baitzituen, Japoniako gazteen artean ikur bilakatuz. Berantiarragoa da esku artean duguna, “After Dark” (“Gauaren sakonean”), eta aipatutakoaren oihartzunik izan ez arren, merezi du irakurtzeak.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Zubeldia de Esteban,Leire
- Kategoria: LIBURU-IRUZKINAK
- Bisitak: 22209
ZUBELDIA DE ESTEBAN,Leire "Gezurrak Marina Suredari" Mugalari. GARA, 2010-3-26, 57or.«Adiskideen arteko laztan zuhur hura egin beharrean besarkada bat eman balio, batak bestearen gorputzaren usaina sentituz, ‘I-won’t-forget-you’ kriptiko hura esan beharrean ‘I-love-you’ garbi bat esan izan balu, euren arteko istorioa oso bestelakoa izango zatekeen».
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Maia Urroz,Ainara
- Kategoria: LIBURU-IRUZKINAK
- Bisitak: 37789
MAIA URROZ ,Ainara"Pozetik tristurara irrist eginez"Mugalari GARA , 2010-3-19, 56 or. Higitu ezinik irakurri diat poema-liburua. Ez zakiat ulertu dudan ala ez, baina ezin erran gustuko izan dudanik. Zur eta lur gelditu, hori bai! Etxea bizimodu oker batentzat hezurdura garestia ote? Arrazoia duk, bai, eta etxe zuzen horiek hutsik zeudek, ezen eta ba al zagok bizimodu zuzenik? Noka esaten dizkidak egiak, eta nik toka kontra egiten diat atzo bertan negarrez esnatu nintzelako, ez baita erraza eta gogorra baita akordatziaz ahaztea. Zer den eguna bustirik esnatzea! Baina zer nahi duk ba, jadanik jaio aurretik ere gaizki esnatzen banintzen...
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Balerdi Aranburu,Iban
- Kategoria: LIBURU-IRUZKINAK
- Bisitak: 41468
BALERDI ARANBURU, Iban "Mozorrorik gabe" Mugalari GARA. 2010-3-12, 57 or. Donna Leon estatubatuarra izan arren, aspalditxoan Italian bizi da, Venezian, eta bertan kokatzen ditu bere liburu gehienetako gertaerak. Honako hau, Guido Brunetti komisarioa pertsonaia nagusi duen hirugarren alea da, jatorrizko bertsioan 1994an atera zena. Harrezkero, beste hainbat argitaratu ditu, azkena iaz bertan, eta dagoeneko polizia eleberriko idazle ezagun bihurtu da.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Administrator
- Kategoria: LIBURU-IRUZKINAK
- Bisitak: 27807
ZALDUA,iker "Zure ondoan,bakarrik"Mugalari GARA, 2010-3-5 , 56 or.Bakardadea aukeratu egiten da ala berez etortzen da? Garbi dagoena zera da, izan badela, eta gurekin bizi dela edo gugan; apika, bereizketa hori da bakardadea bakartasunetik bereizten duena, gurekin edo gugan.