LIBURU-IRUZKINAK
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Zubeldia de Esteban,Leire
- Kategoria: LIBURU-IRUZKINAK
- Bisitak: 20267
ZUBELDIA DE ESTEBAN,Leire "Gordin-gordin" Mugalari GARA , 2010-2-26 , 57 or.Interes handiz irakurri dut “Arimen maisua” eleberriko gibel solasa. Olivier Philipponnat eta Patrick Lienhardt Irene Némirovskyren biografoek esku artean dugun eleberri hau egilearen literaturan kokatzen laguntzen dute. “Arimen maisua” liburuan agertzen diren ezaugarriak jatorri ukrainarreko idazlearen obraren ezaugarriak dira.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Balerdi Aranburu,Iban
- Kategoria: LIBURU-IRUZKINAK
- Bisitak: 46465
BALERDI ARANBURU, Iban "Etapa guztiz normala" Mugalari GARA, 2010-2-12, 65 or.Bi marra arrosekin hasten dena liburuaren hasieran, Duna bihurtzen da beronen akaberan. Hauxe da Jasone Osorok kontatzen duena liburu honetan, bere lehen alabaren haurdunaldia, alegia. Dirudienez, bederatzi hilabete inguru horietan zehar egunkari bat idatzi zuen bere aldaketa fisiko eta psikologikoen berri emanez, bere burutazioak esplikatuz, eta horren ondorioa da gure eskuetaraino heldu den testigantza. Horrena eta bizitza berri baten sortzearena.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Administrator
- Kategoria: LIBURU-IRUZKINAK
- Bisitak: 23821
ZALDUA,iker "Bilakaera baten arrastoak" Mugalari GARA 2010-2-5, 57 or.Nork esan gerraren izugarrikeria atzean uztea amesten duen ume bat eta soldadukasko baten azpian sartuta odola barreiatzea amesten duen ume bat senitartekoak direla? Are gehiago, nola sinetsi bata bestearen arbasoa dela? Jaiotze marka batek frogatzen du egia hori.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Azkarate Torner, Gorka
- Kategoria: LIBURU-IRUZKINAK
- Bisitak: 49167
AZKARATE TORNER,Gorka"Haragiaren gauak eta egunak"NABARRA 48-49 or.Ohearen goxoa goizeko seiak baino lehen utzi beharra ohiko bilakatu den arren, nekez ohitu liteke bat ordu (desordu?) horietan logureari aurre egiten; egunerokoak dira nagikeria, zaputzalditxoa eta loaldia alperriko bost minutuz luzatzeko ahalegina.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Maia Urroz,Ainara
- Kategoria: LIBURU-IRUZKINAK
- Bisitak: 32795
MAIA URROZ,Ainara"Planto!" NABARRA Zenb. 107, 40-41 or.Zoriontsu ez naizela ohartu naiz, beti egon izan naizelako salbatuko nauen printze edo kamioilari edo astrofisikari baten zain, eta inoiz ez da agertu, eta ipuin berri honekin erakutsi dit salbatuko nauen edo zoriontsu egingo nauen bakarra ni neu naizela. Norbera da zorionbide bakarra, eta ez kanpoko zerbait edo norbait.