Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 
Haragiaren gauak eta egunak
na9  
pdf  

Ohearen goxoa goizeko seiak baino lehen  utzi beharra ohiko bilakatu den arren, nekez  ohitu liteke bat ordu (desordu?) horietan logureari aurre egiten; egunerokoak dira nagikeria, zaputzalditxoa eta loaldia alperriko bost minutuz luzatzeko ahalegina. Ezin denean, ezin da. Eta lantokira eramango nauen trena hartu aurretik egin beharrekoen zerrenda hain denean luzea, eta hain direnean ezinbestekoak, zeregintxo infinitesimal horiek guztiak, hobe garaiz ibiltzea eta galbidera baino, trena galtzera, alegia, eraman ezin nazaketen nagikeria jolasetan denborarik ez galtzea.

Urteak dira, eguneko bi ordu trenean igarotzen ditudala, eta urteak, bi ordu horiei ahalik etekinik handiena  ateratzen saiatzen naizela. Trenez bi-  daiatu beharrak, nire irakurtzeko ohiturak aldatu zituen gauetik goizera, eta  aurretik eguneko beste une batzuetan  eta bestelako tokietan izaten banuen irakurtzeko  parada, ordutik aurrera trena bilakatu zen nire irakurketa txoko. Onerako eta txarrerako. Badira egunak, zeintzuetan, bezperako loaldi kaxkarrak edo  urriak eraginda, loak hartzen nauen trenaren triki-traka etengabearen menera. Ez da
    Trena keinu
txikiz beteriko
kutxa da
sarritan gertatzen  den fenomenoa, ordea, are gutxiago Joan Mari Irigoien handiaren “Haragiaren gauak eta egunak”  maisulana irakurtzen igaro ditudan azken asteotan.  Treneratu orduko lan izugarri honen irakurketan ostera murgiltzeko aukera izango nuela gogoratzeak,  irrifarre eta barreneko poz txiki bilakarazi ez zituen  bada, goizeko seietan ohetik altxatzean ohiko ziren  nagikeria eta zaputzaldiak... Etxetik geltokirako bidea, garai batean oinez egiten nuena, korrika egitera pasa nintzen, modu honetan trenera lehenago  helduko nintzela sinestaraziz, neure buruari... Erabateko adikzioak eragindako antsietatea, agian? Auskalo...

Bizitzak trenean egunero bidaiatzeko aukera eman zidanetik, jendearen  (ezagutzen ez dudan jendearen, gehienetan) ohiturak, joerak, keinuak  eta mugimenduak aztertzeko parada  izan dut. Trena, izan ere, keinu txikiz beteriko kutxa ibiltari baten modukoa da,  ohitura bereziak, joera ezberdinak, eta  norbanakoen berezko mugimenduak,  norberarentzat hautemangaitzak, biltzen dituen kutxa ibiltari baten modukoa, hain juxtu. Norbere izakerari loturiko keinuak, ohiturak eta joerak, usu. Eta dibertigarria gertatu ohi zait, begi zolia lagun, treneko  bidaideak karakterizatzeko jolasean aritzea, alboko  gaztea, haragoko emakumea edo azkeneko geltokian jaitsi den agureak eguna zertan emango duten, zer pentsatzen ari diren edo beren zaletasunak zein diren asmatzen aritzea. Asmakizunetik asko eta egiatik gutxi badute ere, noski, nire irudikapenek. Irigoienen lanera itzuliz, eta parekotasuna egite hutsak zentzu handiegirik ez duen arren, miresgarria begitantzen zait trilogiako lehen bi nobeletan parte hartzen duten pertsonaien, orbetarren zein besteen, karakterizazioa, zeinen muturrera eramaten dituen Irigoienek deskribapenok, eta zenbaterainoko pisua hartzen duten nobelan pertsonaia bakoitzaren pentsamenduek eta unean uneko sentipenek; hots, pertsonaia bakoitza zernolako fintasunez zizelkatzen duen egileak, xehetasun txikienari garrantzia emanaz, harik eta osotasun biribila lortu arte. Lekutan, trenean egiten dudan karakterizazio ariketa...
     
na9a    

“Haragiaren gauak eta egunak”, maisuki deskribatutako pertsonaien metaketa hutsa baino gehiago da, askoz gehiago. Trenean posible da,  jarlekuaren kokapenaren arabera, atzera begira bidaiatzea; antzerako zerbait izan liteke, ostera parekotasun kaxkarra hartuz makulu, “Haragiaren  gauak eta egunak” irakurtzea: iraganera bidaia,  atzerakako bidaia. Gure herriaren historiaren zati  bat zirriborratzen baitu, Irigoienek, orbetarren garapena kontatzearekin batera.

“Bestea da mundua” zen orbetarren trilogiako lehenengo liburuaren izenburua, eta, egiari zor, irakurlea beste mundu batera garraiatzeko ahalmena du aipatu liburuak. Arnas luzeko lana zen lehen  hura, eta bigarrena are arnas luzeagokoa, bere ia  mila orrialdeak, horren lekuko. Lanen aparteko luzerak luzera, ordea, nola lehenengoan hala bigarren honetan, irakurlea aurreneko orrialdetik istorioari erabat kateatzeko dohai ez-ohikoa du Irigonenen trilogiak, eta lehenengo bi liburuak irakurri ditugunok, irrikaz itxaroten dugu, dagoeneko, hirugarren alea. Bidaia erakargarriaren hirugarren kapitulu hori heldu bitartean, berriz, eguneroko tren bidaia  beti-berdinarekin konformatu behar...

Gorka Azkarate

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago