AZKARATE TORNER,Gorka"Haragiaren gauak eta egunak" HOT
Ohearen goxoa goizeko seiak baino lehen utzi beharra ohiko bilakatu den arren, nekez ohitu liteke bat ordu (desordu?) horietan logureari aurre egiten; egunerokoak dira nagikeria, zaputzalditxoa eta loaldia alperriko bost minutuz luzatzeko ahalegina. Ezin denean, ezin da. Eta lantokira eramango nauen trena hartu aurretik egin beharrekoen zerrenda hain denean luzea, eta hain direnean ezinbestekoak, zeregintxo infinitesimal horiek guztiak, hobe garaiz ibiltzea eta galbidera baino, trena galtzera, alegia, eraman ezin nazaketen nagikeria jolasetan denborarik ez galtzea...