Esku ahurrean
Denbora: “Agertuz eta desagertuz, izanez eta ez izanez,
aldatzen diren gauzen iraupena” Adorez 4.
Denborak mugatzen du denbora eta, espazio batean kabitzen dena da, bakarrik, gurea; aldi ezberdinetan errotutako denbora memorian dago ( Eta harkaitzetan eta enborretan eta orbaindutako izanetan ) eta iraun... iraun... -zuk esan zenuen- memorian irauten du IZAN denak. ( Eta erpeetan eta larruetan eta orbaindutako izanetan) Baina nik orain eta hemen zaitut maite, desira, behar; hau baita, hemen dago eta -gero izango bada- memoria. |