Poesia

Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 

 

hitzak_orbainetan.gif  

 ZIRRARA


Maitemina: “pertsona batenganako sentitzen dugun        
Aparteko maittasun zirrara” (adorez 4)

Gorria gorria da
eta beroa
eta batzuetan gorri -goria-
beroa bera ere
erre -mintzen duena;
erredurak ukenduka gozotu,
eta osatu orduko
errez dator berriz gorri -goria;

dena eta gehiago
eta gehiago oraindik.
Pasioa da,
neurtezina,
eromeneraino,
amildegietaraino;
nahi du, gura, behar- behar
urdin eta berde guztiak
batera gozatu.

Eta telefono hariak gorroto ditu
ez diotelako erantzuten
eta telefono hariek beldurra diote
ez dutelako inoiz asmatzen
gorriak nahi lukeena hitzetan ematen.

Absolutu- ezina ote da gorria?
dena emanda ere,
guztia jasota ere,
asetzen ez dena.

aurkibidea

 

 

 

Karmele Igartua

 

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago