Poesia

Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 

 

hitzak_orbainetan.gif
ZIRRARA


Maitemina: “pertsona batenganako sentitzen dugun        
Aparteko maittasun zirrara” (adorez 4)

 

Beltza isilik bizi da, barruetan;
egunez ikusezin,
ilunarekin nahasten da gauero;

konpartitu gabeko
amodio alperrik galdua;

nahi luke urdin beltzak,
nahi luke berde,
badaki gorriaz;
baina esanezinak eta
eman ezinak  eta
jaso ezinak
belztu du
nabarra behar lukeen
maitetasun infinitua.

Telefono hariari esan nahi lioke;
telefono harietatik
galdera bat bakarrik:
nor da?
eta telefono hariek ez dute ezagutzen.


Absolutua izan zitekeen amodio beltza:
urdin, berde eta gorria,
baina beltza da,
eta ez da.

aurkibidea

 

 

 

Karmele Igartua

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago