Poesia

  • MAIA URROZ ,Ainara"Non zaude? non nago? non gaude?"(Poesia)

    MAIA URROZ ,Ainara"Non zaude? non nago? non gaude?"Luma berrien eleak Zenb.8 , 42 or. Zerura begiratzerakoan gauean itxarongo dizut: zu han ni hemen.

  • MAIA URROZ, Ainara " Barnetik hatsa hotsa"(Poesia)

    MAIA URROZ, Ainara " Barnetik hatsa hotsa". 

  • MAIA URROZ, Ainara " Eguneroko egunen batean"(Poesia)

    MAIA URROZ, Ainara " Eguneroko egunen batean" L. Luma berrien eleak. 5. zb., 26. or.Egunen batean negar egiteko zorian bazaude......dei iezadazu; ez dizut hitzematen irri eginaraziko dizudanik, baina zurekin egin dezaket negar. Egunen batean laster egiteko gogoa baduzu......zalantzarik ez izan niri deitzeko; ez dizut hitzematen gelditzeko eskatuko dizudanik baina zurekin egin dezaket laster.

  • MAIA URROZ, Ainara "Poeta!" (Poesia)

    MAIA URROZ, Ainara "Poesia!" Luma berrien eleak  2008 6. zenb. 42 or. Bakarrik eta enoratua sentitzen bazara ere, eta zure ez-ulertuaren gogoa fusilatzen badute ere, —beruna jasan duen tigrea bezala— indartsuago ekin iezaiozu. Oroit, itzalaren baitan babestu den izarra desegin dela; diruak ere ez du gozatutakoa erosten, eta IZATEA baino gozamen sakonagorik ere ez dago.

  • MAIA URROZ, Ainara"Hil-Argia eni iribarrez"(Poesia)

    MAIA URROZ, Ainara"Hil-Argia eni iribarrez" L. Luma berrien eleak. 5. zb., 26. or. Atabal baten asotsa bezala, tap.tap-tap hegan datorren ahotsa gutako bakoitzarengana heldu da. Hil-harri batetik aterata dirudi eta, udaz eta udaberriaz mintza: Hau poza! Eta irribarre bat pizten da ezpainetan. Entzun dut, Giza-ahots bat besterik ez baita, bizitzaren porrotak nahiz borrokak aizkora baten antzera zeharkatuz, eta ekaitz-tximistetan barneratuz eta kanporatuz.

  • MAIA URROZ, Ainara"Idazlea izan nahi dut, baina poeta naiz" (Poesia)

    MAIA URROZ, Ainara"Idazlea izan nahi dut, baina poeta naiz"   Izokina korrontearen kontra aldeko lagunen bila altavoz.gif Hori da dena nire aldetik, Zure aldetik udaberrian jarritako itxaropenak Neguan elkarbana ditzazun. Liburuak eta letrak irentsi ditut, goxo baina ez samur, Eta kantitate horren emaitza Mingarria da, baina interesgarri Oraindik ere maitasuna maitatzen dut Eta gure jokaera zuzena, Gezurtiak lurperatu eta Egiatiak bizi gara!

  • MAIA URROZ,Ainara "Udaberri negutua"(Poesia)

    MAIA URROZ,Ainara "Udaberri negutua" Luma berrien eleak 2008 6.zenb. 42 or. Egunak DIDA batean pasatzen dira eta ohartzerako udaberrian gaude, baina ni neguan… Negu minean nago oraindik udaberriko hego haizearekin dantzan, zorabiaturik, ohartu gabe jada udaberrian gaudela ohartu gabe atzoko eguna gaur dela DIDA batean!

  • MARTIN HERNANDEZ, Isabel" (2 Poesia) "

    MARTIN HERNANDEZ, Isabel" (2 Poesia) " Luma berrien eleak.2012, 39 or.

  • MUGARTZA, Juankar " Sua izan zaitezen" (Poesia)

    MUGARTZA, Juankar " Sua izan zaitezen" Luma berrien eleak 2011, 38 or.

  • ODRIOZOLA SUSTAETA, Inaki "Buruhausteetatiko Zeharkaldia"(Poesia)

    ODRIOZOLA SUSTAETA, Inaki "Buruhausteetatiko Zeharkaldia"Mugalari. GARA, 2007--7-28, 8.or. Urrezko ardi-larruaren bila denok gara Jasonen argonauta. Inoiz lortuko ez den urrezko utopiak, besteekiko lehian, lupus, otso bihurtu gaitu; elkarrekiko aurkakotasunaren baleak gaitu irensten, Jonasen lagun zen jainko juduak askatuko gaituen itxaropenik gabe.

  • ODRIOZOLA SUSTAETA, Inaki "Zaldi pikassianoa" (Poesia)

    ODRIOZOLA SUSTAETA, Inaki "Zaldi pikassianoa" Luma berrien eleak 2009, 7 Zb. 46 or.

  • OLATE,K."Erdian"

    OLATE,K."Erdian"  ERDIAN Erdian neu nago neure buruaren jabe egin nintzenetik. Neu naiz zentroa nire nondik norakoa Jainkoak, jainkoek gidatu behar zutela sinesteari utzi nionetik. Neu naiz harrez gero nire begiek iristen duten munduaren zentroa. Eta zentrotik dakust mundua nire inguruan jiraka zurrunbiloan ezerezak irensten nauen bitartean.

  • OLATE,K."Itsuka"

    OLATE,K."Itsuka"  Hondatu dira ereduak, Lizundu dira kanonak. Geografiak nahastu Geometriak malgutu Teologiak moldatu. Ziurra zena ukatu. Itsuka habil. Ilundu dira argiak Lanbrotu zaizkik begiak Lausoz estali egiak. Noraezean, habil eta habil.

  • OLATE,K."Une perfektua"

    OLATE,K."Une perfektua" .UNE PERFEKTUA Zure eskua ezpainetara ekarri dut, ahurra laztandu. Une batez, dena bere lekuan egon da.

  • ORZAIZ GALARZA , Ion "Ispilu-solasa"(Poesia)

    ORZAIZ GALARZA , Ion "Ispilu-solasa". Ispilura hurbildu eta ikusi nor zaren. Ikusi hurkoa ikusten ez duten begi hutsak, entzun gezurrak egia eta egiak gezur bihurtzen dituen eztarri sakona, sentitu brontzezko uren zorabioetan soilik askatzen den mihi zorrotza. Horiek guztiak baitzara zu.

  • ORZAIZ GALARZA,Ion"Tabako kartoietan idatzitako testamentua"(Poesia)

    ORZAIZ GALARZA,Ion"Tabako kartoietan idatzitako testamentua" Luma berrien eleak 2008 6. zenb. 41 or.Zorionak, txo! erraten ziguten denek. Gaur zu eta biok gaude, bakarrik. Ardo mikaztua eta ginebra kiratsa, xanpainaren eta Mariak prestatzen zuen tartaren suzedaneo tristea. Zerua urratu eta eguzkia ukitu nahi, baina hatzak kiskali genituen, banan-banan. Erremina sendatzeko, begiak itxi eta hartzazu, hartzazu beste bat.

  • PEÑA, Yoseba “ Ispilua" (Poesia)

    PEÑA, Yoseba “ Ispilua" Luma berrien eleak 2011, 37 or.

  • PEÑAGARIKANO, Miren " Adoratuz"

    PEÑAGARIKANO, Miren " Adoratuz"

  • PEÑAGARIKANO, Miren " Atzo gaur etorrita"

    PEÑAGARIKANO, Miren " Atzo gaur etorrita"

  • PEÑAGARIKANO, Miren " Errukizko obra"

    PEÑAGARIKANO, Miren " Errukizko obra"

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago