|
UDABERRI NEGUTUA
Egunak DIDA batean pasatzen dira
eta ohartzerako udaberrian gaude, baina ni neguan… Negu minean nago oraindik udaberriko hego haizearekin dantzan, zorabiaturik, ohartu gabe jada udaberrian gaudela ohartu gabe atzoko eguna gaur dela DIDA batean! Egunak DIDA batean igarotzen dira eta uneoro zure isiltasunaren zergatia ulertu nahian, ohartu gabe, beharbada, ezerk ez duela zergatirik ohartu gabe, beharbada, dena igarotzen dela halabeharrez DIDA batean! Egunak DIDA batean igarotzen dira eta neure bizitzeko arrazoia zure hutsunearen mina zergatik dudan jakitea da, ohartu gabe, beharbada, ez dagoela arrazoirik. Baina nik, hala ere, gauza galdu guztien arrazoien bila segituko dut, eta zu ulertzen saiatu… Udaberriko euria, udako elurra, udazkeneko lorea eta neguko sargoria ulertzen dudan gisa ulertzen zaitut. |
Poesia
MAIA URROZ,Ainara "Udaberri negutua"(Poesia)
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Maia Urroz,Ainara
- Kategoria: POESIA
- Bisitak: 25618