Egiguren
Egiguren Azkune, Ekhiñe

Ofizioa arkitektoa. Iruñean egin nituen arkitektura ikasketak eta Masterra Bartzelonan. Egun Hirigintza alorrean egiten dut lan eta horrekin batera, Euskal Herriko Unibertsitatean nabil Doktorego Tesia lantzen.

Afizioa arkitektura eta literatura. Hasi Peter eta Alison Smithson, Eames, Souto de Moura, Wright, Aalto-rekin eta Piglia, Bolaño, Munro, Saizarbitoria, Montoia, Meabe eta beste hainbat autoreen lanetaraino.

Bizioa irakurtzea. Liburu baten orrietan murgildu eta hitzen ozeanoan igeri egitea. Itsas barea baino nahiago harroa, ekaitza; pentsamendua eragiten duen ur korrontea. Nahiago gatza, bustia; azaleko hitz gozoa, lehorra baino. Poesiak pizten nau eta sormenak tentatzen. Idatzi egiten dut; idaztea amets egitea delako niretzat.

Ilusioa ametsak banatzea. Itsas ertza zure begietaraino hurbiltzea.

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago