Poesia

Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
Darrere les paraules només et tinc a tu.
JOAN MARGARIT.
luma45a

Pla dels Angels – Ciutat Vella

Kaleei inoiz aingeru izenak jarri badizkiegu ere
akastun gizakiak gara;
Iptusa-n kafe bat hartzen ari nintzela ohartu naiz,
outlet gizakiak garela zu eta biok.

Zaborrak pilatzen dira kale kantoietan
oroitzapenak, kale izenak eta obretako aldamioak nahasian;
paradisutik urrun dira auzo honetako kaleak eta
infernua neu naiz; infernua zeu zara.

Bitartean nahiago hitzak miazkatzen jardutea katuak bezala
edota gurutzegramak marrazten kafearen hondarretan
Rabal-eko eraikin eraitsien artean
ozta-ozta zutik dirauen bainugela zatiari begira
okurritu zait
sentipen mingots hau dela
behinola elkarrekin altxa genituen hiri haien ondarea
espazio arrunta
animalia domestikoa
nekez baina azkenean konprenitu dut
inoiz kaleei aingeru izenak jarri badizkiegu ere
akastun gizakiak garela zu eta biok. Eta besteak.

Ekhiñe Egiguren

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago