Orokorra Orokorra Bilatu Bilatu Igo Igo
Kategoria: MUGALARI
Orrialdea 4-(e)tik 6-(e)ra
Fitxategiak agindua:
Default | Izen | Egilea | Data | Hits
 
Fitxategiak:
pdf.png ARANGUREN MUGIKA, Josune "Habi-ohea" HOT

(0 Botoak)

Download

Ilun irakurri ninduzun azken gutunean, badakit. Gaur ere banator negar malkoz idatziriko papera eskuartean dudala. Gaur ere nire txanda da, entzun! Ez didazu hitz egin nahi, beraz, entzun. Ilun usaindu ninduzun utzi nizun azken argazkian, badakit: irribarre isila, begirada galdua, buru makurra, hezur estuak eta azal zimurra antzeman zenizkidan. Eta bihotza? Eskerrak, eskerrak hura ikusterik ez zenuen izan...bloc



Sortu
Tamaina
Deskargak
2016-03-03
2.05 MB
445
pdf.png IGARTUA BENGOA,Karmele "Liburuetan..." HOT

(0 Botoak)

Download

Aspalditik datorren izotz beltzak “bere” egin ditu lurra eta arnasa, eta bihotz batzuk. Hala ere, goizean goiz, Amaia etxetik atera da, egunerokotik beste norabaitera. Ezkerreko besoaren barruko aldean, bihotz ondo-ondoan, Simon Karlinskyren “Marina Tsvietáieva” darama, hotzetik babestu guran bezala. Oraindik gaueko iluna gordetzen duen goizean, Amaia itsaso urrunean bakarrik nabigatzen duen ontziaren antzera doa, kalearen beste aldeko kafetegi barrutik kanpora datorren itsasargiak erakarrita...bloc



Sortu
Tamaina
Deskargak
2016-03-03
1008.72 KB
449
pdf.png IGARTUA BENGOA,Karmele "Gutuna" HOT

(0 Botoak)

Download

Urtarril hasierako aurkezpenean ezagutu zintudan, gainerako ikaskide guztiekin batera, eta, bai, erreparatu nuen zure erakargarritasunean; gutxitan gertatzen zait eta, aspaldian, ez. Goitik behera aztertu zintudan; segundo gutxi batzuetan irudikatu nuen zure izatea eta... gustatu egin zitzaidan. Egun hartan, etortzen bezala, joaten ikusi zintudan, besterik gabe, bait banekien, ondo jakin ere, zer ez nuen nahi...bloc



Sortu
Tamaina
Deskargak
2016-03-03
550.72 KB
457
pdf.png IGARTUA BENGOA,Karmele"Gorputzak diost..." HOT

(0 Botoak)

Download

Nor naizen. Bizialdia da liburuko ibilbidea, mugimendu zirkularrean, bizialdia, zortzi ataletan barrena. Memoria deitu eta zentzumenetan bidaide egin gaitu Oier Gillanek bere eskuen sustraietan. Memoria, bai, eskuena, eta horiekin batera, gorputzarena. Hemendik atzera, seneraino poliki hurbilarazi, eta buelta egin dugu, berreraikitzen garena, oraina arteraino. Bada gure literaturan eskuen bizi indarra nabarmendu nahi izan duen idazlerik, horren adibide da Juan Mari Lekuonaren “esku3” poema, non bizi guzia gorpuzten duen eskuen indarrean:...bloc



Sortu
Tamaina
Deskargak
2016-03-03
76.43 KB
453
pdf.png Mugalari:Karmele Igartua gogoan HOT

(0 Botoak)

Download

Abuztuan hil zenetik hona, lagun askok omendu nahi izan dute Karmele Igartua, besteak beste, MUGALARIko kolaboratzaile ere bazena. Bihar, Idazle Eskolak antolatuta, omenaldia eskainiko zaio Bergarako UNEDen. Ekitaldian, beste ekintza askorean artean, bere bi poema liburuetako olerkiak irakurriko dituzte. Honako hau Tere Irastortzaren omenaldia da...bloc



Sortu
Tamaina
Deskargak
2016-03-03
205.72 KB
443
pdf.png ZUBELDIA DE ESTEBAN,Leire "Erabakia" HOT

(0 Botoak)

Download

Gaur ere ez du etxean lo egin. Gauez lan egiten duen enegarren aldia da. Gehiegi, begiondorik gabe etxeratzeko. Sinesten jarraitu nahi du, baina senak ez dio uzten. Lanera garaiz iritsi eta lasai ibili nahi badu, berehala jaiki beharra dauka. Nahiago du ordea, gosariari muzin egin, eta Markelek desegin gabe utzi duen ohe zatiari begira geratu, bost minutuz bada ere. Pentsatzen zuen bezala, mugikorrak jo du...bloc



Sortu
Tamaina
Deskargak
2016-03-03
161.77 KB
434
pdf.png ZUBELDIA DE ESTEBAN,Leire"Elurra Beltz" HOT

(0 Botoak)

Download

Elurraren bakea eta suaren garra nahasten dira “Elurra sutan” eleberrian. Izenburuak aditzera ematen duen moduan, sinbolismoz eta ideia moralez betetako istorioa kontatu digu Juan Kruz Igerabide adunarrak. Haur literaturan ibilbide oparoa egin badu ere, helduentzako idatzi duen bigarren eleberria da hau. 2005. urtean argitaratu zuen lehena: “Hauts bihurtu zineten”. Trantsizio garaian kokatutako istorioa idatzi zuen orduan. Hain garai labainkor eta nahasian bide baten bila zebiltzan pertsonaiak sortu zituen...bloc



Sortu
Tamaina
Deskargak
2016-03-03
81.12 KB
452
pdf.png ZUBELDIA DE ESTEBAN,Leire"Gordin-gordin" HOT

(0 Botoak)

Download

nteres handiz irakurri dut “Arimen maisua” eleberriko gibel solasa. Olivier Philipponnat eta Patrick Lienhardt Irene Némirovskyren biografoek esku artean dugun eleberri hau egilearen literaturan kokatzen laguntzen dute. “Arimen maisua” liburuan agertzen diren ezaugarriak jatorri ukrainarreko idazlearen obraren ezaugarriak dira...bloc



Sortu
Tamaina
Deskargak
2016-03-03
87.75 KB
437
pdf.png ZUBELDIA DE ESTEBAN,Leire"Postalen erroetaraino" HOT

(0 Botoak)

Download

Protesta ekintza baten argazkia ateratzerakoan, argazkilariak objektiboa non kokatu erabaki behar izaten du. Ez da erabaki hutsala, klisk egiterakoan bere ikuspuntuaren berri ematen baitu. Antzeko erabakia hartu behar izan du Gotzon Barandiaranek “Errotik”eleberria idazteko garaian. Argi utzi du bere ikuspuntua zein den: Bilboko Euskalduna ontziolako langileen aldean jarri da, 80ko hamarkadan bizi izan zuten egoeraren argazkia ateratzeko. Idazlea libre da garai horretako bere ikuspegia adierazteko...bloc



Sortu
Tamaina
Deskargak
2016-03-03
480.16 KB
433
pdf.png ZUBELDIA DE ESTEBAN,Leire"Gezurrak Marina Suredari" HOT

(0 Botoak)

Download

«Adiskideen arteko laztan zuhur hura egin beharrean besarkada bat eman balio, batak bestearen gorputzaren usaina sentituz, ‘I-won’t-forget-you’ kriptiko hura esan beharrean ‘I-love-you’ garbi bat esan izan balu, euren arteko istorioa oso bestelakoa izango zatekeen». Baina Marina Sureda eta Fran Etxeberriak soilik begiradaz muxukatu zuten elkar. Biek irakurri zuten «maite zaitut» aurrean zituzten begietan. Hala ere ez zioten elkarri maitasunik aitortu...bloc



Sortu
Tamaina
Deskargak
2016-03-03
83.16 KB
411

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli