Iritzia eta gogoeta

Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
BIZI AHALA IDATZI 
mugalari2010    
pdf    

Abuztuan hil zenetik hona, lagun askok omendu nahi izan  dute Karmele Igartua, besteak beste, MUGALARIko kolaboratzaile ere bazena. Bihar,Idazle Eskolak antolatuta, omenaldia  eskainiko zaio Bergarako UNEDen. Ekitaldian, beste ekintza  askorean artean, bere bi poema liburuetako olerkiak irakurriko dituzte. Honako hau Tere Irastortzaren omenaldia da.

Tere IRASTORTZA

Iraganean berridatzi dinat, USB batetik ateratako hire soslaietako bat, eskatu ninan soslai profesional xamar hura. Eta osatu dinat harez gerokoa, beti iraganean, egin huenaren lekukotasuna gera dadin.

Hotz geratzen dun baina, seme-alaba gabe, aita-ama gabe, Rai gabe, hire lagun eta irakurle gabe: gu denok gabe. Eta pentsatu dinat orain hik idatzitakoaren irakurle izango naizela, hi izan haizen bezala nik idatzitakoarena. Kontua dun, zer esango dudan, dena esanda uzteko, kontu batzuk bakarrik aukeratuta!

Marina Tsvietaieva
Nire eskola batean irakurgaien artean aipatu... eta hi harrapatu egin hinduen Marinak. 2007k urtarrilerako Winloko lehen gutuna itzultzen hasia hintzen. 2007-2008an eman huen hitzaldia Idazle Eskolan Marina Tsvietaievari buruz, “Bizi ahala idatzi”izendatu huen. Eta harez geroko guztian gurekin ibili izan dinagu: amodioari, leialtasunari, idazteari, denborari, zauri-ezintasunari buruzko bere gogoetak geureetara ekarriz.

Nola sinistuko dinagu orduan bat joaten dela hiltzen denean, geuk Tsvietaieva eta Rilke, eta Szymbroska eta Vallejo eta Dinesen eta Perpetua Saraguetarekin hartu badinagu arnasa?

A... eta zera Tsvietaievarekin ikasi geninan besteengandik jasotakoa aurrena ondo xurgatu behar zela, berriz, itzultzerakoan, berriz esaterakoan bizi eta originala izan zedin. Hitzok, zera... eraginei buruz aritzeko beraz.

Eta esan behar dinat“EGAN”ekoek, azkenean, datorren urtean aterako dituztela gubion itzulpenak eta bion artean osatutako  irakurketa.

Hitzak orbainetan
Nik isilean gordetzeaz idatzia ninan gehiena. Eta hik apuntatu huen nire poemabaten ondoan «Isilean gordea», “konpartitu ezina”. Eta hirekin ikasiko ninan ziurrenera esaten ere, zeren eta “Izendaezinaz”libururako jarria nindunan pentsatzen esaten ez dena existitu ote litekeen. Eta orain hik liburua irakurtzeko emandako argibideak kopiatzea besterik ez zaidan geratzen.

«Hitzek orbainetan duten senda-indarraren beste aldean, orbainek hitzetan utz dezaketen memoria agerian uzten dute liburu honetan. Iragana orbainetan bizi delakoan, garena berritzearen kontzientzian ere badagoelakoan, eta esku ahurrean izan nahi duguna irudika daitekeelakoan idatzitako poema liburua da».

Denbora enaren hegaletan Argibide horiek ematera jarri hintzenerako, baina, hurrengoan murgilduta hengoen, arras. Eta argitaratu gabekotestu batean idatzita utzi huen enara beltza denboraren iruditzat hautatu izanaren arrazoia: «Enara haubeltza da, / eta enara beltza ez da alanbretan geratzen, ez da ur ederretan pausatzen, / ez du haritz hostoetan atsedenik hartzen. / Enara beltza, bizia sortu eta geroan izateko, bakarrik, / kabitzen da denbora geldian (...)».

Itsaso kontra bat
Hitzok idazten hasteko Debussy-ren “Itsasoa”jarridinat, bainaizan zitekenan “Habanera”, hain barruan eraman dun Xabier Leteren hitz eta ahots zakartuaren indarra eta izan zitekenan “Nabil”, Lurdes Iriondorena edo “Soseguak” Garikoitz  Mendizabalen diskotik, eta hainbeste....

Batez ere, Itsaso Kontra horretan airea huen beharrezko, naturaren musika hori, askatasuna hitzetan eta naturan gozatzeko, indarrak bildueta bizitzeko, belaontzia hartu eta Greziarainoko zeru urdinak aurrena amesteko, itsasoko hondar bustiak pasaeta pirata urdin izateko, olatutzar handi horiek beldurtu arren, iparra min eta sarkor eta hotz zetorrenean ere, itsasoaren eskergariaurrez aurre begiratu eta heriotzaren aurrean bizitzeko. Eta olatuz, itsasoz, belaontziz, parentesiz, ospitalez tindatutakopoemaliburu ederra utzi dun idatzita, ez hagoenean irakurtzeko, ez hagoenerako hainbeste idatzi dun eta, lehen ere!

Eta bahekien baietz, baina ez noiz, eta datorren udaberri modutsuan aterako din Pamielak liburua

«Debrazete»
Gure ikasle hintzela “Gaur arte”lanarekin Beka jaso ostean, Bergarako plazan debrazete heldu eta galdetu hidan «Baina orain esan, zuk uste duzu gu idazle izan gaitezkeela?». Eta ez zakinatzer erantzungo ninan, baina galderak ezustean harrapatu nindinan arren, balekoa izango zunan nonbait.

Harez gero, esan beharreko gauza asko adierazi didan, Aretxabaletan bezala, debrazete helduta.

Kontua dun, ordura bitartekoan, argitaratzeko aukerak izanik ere ez hintzela ausartu eta orain utzi ditun hainbatgauza  argitaratzear.... bizi ahala idatzi, eta idatzi ahala bizi izan haizen honetan, bahekielako garaikide izango hintzela hire hitzak guretzat idatzi eta orain, Botticelliren Venus-a bezala, guri begira daudelako hitzok:  debalde eskainiak, ez alferrik esana.

LITERATURARI LOTUTAKO BIZITZA

  mugalari2010a
   

Gipuzkoako Aretxabaletakoa, bertako Kurtzebarri LH eskolan egiten zuen lan 1980az geroztik. Urte  askoan tutore lana egin arren,  Ikasketa Buru lanak ere egin zituen  eta batez ere irakasleen eta ikasproiektuen arteko koordinatze lanen  ardura izan zuen.

Literaturarekin lotutako jarduerak beti izan zituen gustukoeta eskolan jorratu zuen bide hori. Beste ekimen batzuen artean, Abelino Barriola deklamazio lehiaketa prestatu ohi zuen. Berak sortutako antzezlanak ere taularatu zituen ikasle nahiz irakasleekin, baita urteroko Literatura Astea antolatu ere.

2005-06 ikasturtean Idazle Eskolako graduondokoan eman zuen izena. Lehenengo ikasturtean Idazle Eskolako beka irabazi zuen Narrazio alorrean. 2006-07 ikasturte bukaeran abian jarritako Idazle Eskolako www.idazten.com webgunearen kudeatzaile bihurtu eta gerora koordinatze lanak bere gain hartu zituen. Harrezkero, Bergarako Idazle  Eskolako koordinatzaile izan zen.


Bere argitalpen nagusien artean daude “Hitzak orbainetan”eta “Denbora Enaren hegaletan”poema liburuak. Tsvietaievaren “Winloko gutunak”euskaratu zuen (“EGAN” aldizkaria, 2009). Argitaratzeko daude bere hainbat iritzi-narrazio eta “Itsaso kontra bat”(Pamiela, 2011). Horrez gain, hainbat lan argitaratu zituen MUGALARI,“Nabarra”, “Administrazioa euskaraz”, “Luma berrien eleak”eta “Hatsa”-n. Horiek denak eta beste asko www.idazten.com webgunean irakur  daitezke. T. I.

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli