LIBURUETAN...
Aspalditik datorren izotz beltzak “bere” egin ditu lurra eta arnasa, eta bihotz batzuk. Hala ere, goizean goiz, Amaia etxetik atera da, egunerokotik beste norabaitera.
Ezkerreko besoaren barruko aldean, bihotz ondo-ondoan, Simon Karlinskyren “Marina Tsvietáieva” darama, hotzetik babestu guran bezala. Oraindik gaueko iluna gordetzen duen goizean, Amaia itsaso urrunean bakarrik nabigatzen duen ontziaren antzera doa, kalearen beste aldeko kafetegi barrutik kanpora datorren itsasargiak erakarrita.
Atea zabaltzearekin batera igarri du zain duen epelaren gozoa eta kafe usaiaren fereka.
Noizean behineko goiz goizetako lekua du Amaiak, leiho ondoko mahaitxoa; betiko Amaia atzean utziz, guziari bizkarra emanda jartzeko aukera ematen dion lekua. Handik leihoaren kristaleraino duen metro betean egiten du amets, noizean behin, eta, denboran denborako liburuak eskaintzen dion norbaiten bizitza, erantsi bezala egiten zaio izatean, eta bizi mintzetan.
Ez-denbora bilakatzen dira, bestela, minutuz elikatzen diren ordu luze laburrak, eta ez-leku, kafetegiko txokoa.
Badaki Amaiak, bere ez-egonak irauten duen bitartean, inguruan dituen mahaiak emakume bakanez jantziko direla; goizean goizero, bizitzeko lanek eragiten dizkieten itoaldiak arnasaz arintzearren hurbilduko diren emakumez, jantzi. Izango da haien arten bateren bat, modako aldizkaria zabaldu eta pasarelako emakume eder bihurtuko dena; eta, egunkariari gaineko pasada egingo dion besteren bat ere, kroissanta dastatzen duen bitartean; aurkitzen dituen iritzi artikulu guztiak irakurriko dituena ere gerturatuko da; eta, isil-isilik kafesneari begira daudela diruditenak... diruditenak, bat baino gehiago izango dira. Badaki, bai, lo arineko emakumez, zerbaiten bila, edo “beste” zerbaiten bila datozen emakume goiztiarrez, hornituko dela, gaur ere, bere eta beste askoren etxe ondoko kafetegia.
Badira hilabete batzuk, Amaia XX. Mende hasierako emakume, poeta, errusiar baten bizitzan murgilduta dabilela. Hark idatzitako gutun bat irakurri zuen behin eta, hain modu berezian erakarri zuen! Tsvietáievaren bizitzak, ba... hori, liluratu bezala egin du. Haren bizipen korapilotsuak, Amaiak berak bizi dituenekin zerikusirik badutela erabaki du eta, batez ere, batez ere, haren sentitzeko moduaz, edo, barrutik datorkiona adierazteko moduaz, maitemindu bezala egin da.
Errusian, 1917ko iraultzaren erdian ikusi du bere burua, otsaileko iraultzak eta behin-behineko gobernuak ekarri dituen aldaketa onuragarriak bizitu ditu, eta urrian, boltxebikeek, Leninen gidaritzapean, emandako bueltaren ondorioak ezagutu ditu azalean; orainetik eta ordutik paradogikoki bizi izan du egoera, eta, momentu baten, Armada Zuriaren alde jarri da Marinarekin batera. Amaiak, Marina Tsvietáieva bailitzan, haren bizitzeko grina hartu du bere baitan. Haurtzaroan hasi, eta, egokitu zaizkion ezbeharrei agur esatea erabaki duen arte egon da Amaia Marinarekin sinbiosi antzekoan. Harekin sufritu ditu minak, goseak, beldurrak, maite zituenen heriotzak... Harekin batera egin du alde Errusiatik, eta ezagutu ditu Berlin, Praga edo Paris eztabaidagarria. Haren eskutik idatzi ditu maitasun aitorpen sutsuenak eta bizitzari eskainitako poemarik ederrenak. Haren izenean jaso ditu Rilkek edo Pasternakek igorri dizkioten miresmen eta maitasun bizi ezineko gutun berezi-bereziak. Haren senean jakin du fideltasunaz. Haren barrutik gozatu ditu, aurreiritzi eta erreparorik gabeko amodio historia anitz, handi, askotarikoak.
Baina ez du Marinarekin batera desagertu nahi; aitzitik, Marinaren indarra eta erabakia nahi ditu bere alde. Marinaren erraietatik azalerainoko hezigaiztasuna.
Barru barruan gordeko ditu, dagoeneko bereak egin dituen poetaren berbak:
“Maitatzean dago guzia; bihotzaren taupadak sentitzean – sentitzearen sentitzeaz bihotza mila zatitan puskatuko bada ere.
Ni beti apurtzen naiz mila puskatan eta nire poemak zilarreztutako barru zatitxoak besterik ez dira.”
Ez-denbora goizeko 9,30ak arte etorri da. Hiru ordu, hiru ordu eta bizitza bat. Ez-lekua kafetegiko mahaia da berriz.
Begiak itxi eta agur esan dio, isilik, Marina Tsvitáievari.
Begiak zabaldu dituenean emakume bakarren bat ageri da, eta zerbitzariak. Itzali egin dituzte barruko argiak. Izango da sartu-irtena egunean zehar ere kafetegian, eta bihar, goizean goiz, oso goiz, oso ilunean, berriz argiak piztuko dituzte.
Kanpoan, lortu du eguzki lotsagabeak, beltzean gordetako izotz hotz-hotza limurtzea, eta urtzen ari da berau, etsita. Beroa dakar hark, leihotik barrura, eta irribarrea, Marinaren azalera, eta bihotzeraino.
Betaurrekoak begietatik erretiratu; berokia jantzi eta lotu; eta ezkerreko eskuaz, bular ondora jaso du, liburua, Amaiak.
Ausardia nabaritzen da Amaia “Tsvietáievaren” pausoan, edo ingurukoak agurtzerakoan eskaini dien irribarrean.
Adore berri, biziz ekingo dio gaur arropak plantxatzeari, eta maitatzeari, eta bizia gobernatzeari.
...
Zain du mesanotxean liburu berria; eta bihar goizean, etxe ondoko kafetegia.