Poesia
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Azkarate Torner, Gorka
- Kategoria: POESIA
- Bisitak: 22631
AZKARATE TORNER,Gorka"Aizkorriko maratoia" 2005eko abenduan Mutrikuko Okelar bertso paper sariketan 1go saria atera zuen bertso sorta, saridunen lanak biltzen dituen liburuxkan argitaratua. Negu gorria izan da aurten hotza, elurra, trumoia,… ta arratsalde hits batez neure buruarentzat pregoia: “kirol munduan eta mendian oraindik ez duk jo goia, ezberdina den zerbait egin zak apurtu ezak gidoia, hik aise daukak horretarako beharrezko den sasoia, nahiz eta jaso jipoia, edo musukatu lohia.” Gogoak hankei ipini die betebehar erraldoia: udaberrian korrituko dut Aizkorriko maratoia...
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Azkarate Torner, Gorka
- Kategoria: POESIA
- Bisitak: 24187
AZKARATE TORNER,Gorka"Arma tiro pun!" 2006ko abenduan Mutrikuko Okelar bertso paper lehiaketara aurkeztua baina saririk atera gabea. I.- Udazkeneko hego haizea, hotzeria, gripea ta… ehizea! Zerura jasoaz begirada, urruti gabe ikusgai bada hamaika kirten, orain urte bi, iaz ta aurten, Soria, Etxalar edo Otzaurten...
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Gomez Sarasola,Itziar
- Kategoria: POESIA
- Bisitak: 28587
GOMEZ SARASOLA , Itziar " Hitz jokoak" Luma berrien eleak 2008 6. zenb. 49or.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Maia Urroz,Ainara
- Kategoria: POESIA
- Bisitak: 25201
MAIA URROZ,Ainara "Udaberri negutua" Luma berrien eleak 2008 6.zenb. 42 or. Egunak DIDA batean pasatzen dira eta ohartzerako udaberrian gaude, baina ni neguan… Negu minean nago oraindik udaberriko hego haizearekin dantzan, zorabiaturik, ohartu gabe jada udaberrian gaudela ohartu gabe atzoko eguna gaur dela DIDA batean!
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Artolazabal Amilleta, Amaia
- Kategoria: POESIA
- Bisitak: 25114
ARTOLAZABAL AMILLETA, Amaia " Erroia " Luma berrien eleak 2008 6.zenb. 45 or. Parkean euliei larariei belarrira oihu egiten zien, sugalindarei buruan kosk, saguei azkazalak etenĖ Denek ihes egiten zuten eta bera zoriontsua zen. Etxean loroari larari lumak erretzen zizkion, arrainari tripak hautsi, txakurrari belarria jan, denek negar egiten zuten, eta bera ezin zen zoriontsuago izan.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Artolazabal Amilleta, Amaia
- Kategoria: POESIA
- Bisitak: 27536
ARTOLAZABAL AMILLETA, Amaia " Hegoaldiak " Luma berrien eleak 2008 6. zenb. 45 or. Ostrukak dabilzkit buruan hegan. Begi-ninietako gatzagetan egin dituzte habiak eta negarrez itoko dira. Baina bitartean buruan ostrukak hegan.