Poesia

Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

VALOIS NUÑEZ, Carmen "Palestina". Zure zeruan deskargatutako tiro hotsek, asaldatu dute niniaren loa, Eragin dute amaren oihua, Sortarazi dute adinekoen ikara, Piztu dute gazteen gorrotoa. Eta suntsitu dituzte kaleak, akabatu dituzte esperantzak. Palestina Zurean eragindako heriotzak garrasi itoak bilakatu dira nire ahoan. Zuri egindako kalteak, jiraka darabilzkit buruan arima erratuen antzera. Zurean isuritako odola ordea, ez da alferrik galduko Eta jaioberrien zilborretan iraunen du, bizirik. Palestina

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

OLATE,K."Une perfektua" .UNE PERFEKTUA Zure eskua ezpainetara ekarri dut, ahurra laztandu. Une batez, dena bere lekuan egon da.

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

OLATE,K."Erdian"  ERDIAN Erdian neu nago neure buruaren jabe egin nintzenetik. Neu naiz zentroa nire nondik norakoa Jainkoak, jainkoek gidatu behar zutela sinesteari utzi nionetik. Neu naiz harrez gero nire begiek iristen duten munduaren zentroa. Eta zentrotik dakust mundua nire inguruan jiraka zurrunbiloan ezerezak irensten nauen bitartean.

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

OLATE,K."Itsuka"  Hondatu dira ereduak, Lizundu dira kanonak. Geografiak nahastu Geometriak malgutu Teologiak moldatu. Ziurra zena ukatu. Itsuka habil. Ilundu dira argiak Lanbrotu zaizkik begiak Lausoz estali egiak. Noraezean, habil eta habil.

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

MAIA URROZ, Ainara " Barnetik hatsa hotsa". 

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

MAIA URROZ, Ainara"Idazlea izan nahi dut, baina poeta naiz"   Izokina korrontearen kontra aldeko lagunen bila altavoz.gif Hori da dena nire aldetik, Zure aldetik udaberrian jarritako itxaropenak Neguan elkarbana ditzazun. Liburuak eta letrak irentsi ditut, goxo baina ez samur, Eta kantitate horren emaitza Mingarria da, baina interesgarri Oraindik ere maitasuna maitatzen dut Eta gure jokaera zuzena, Gezurtiak lurperatu eta Egiatiak bizi gara!

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli