Poesia

Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 
 
BARNETIK HATSA HOTSA
 
BARNETIK HATSA HOTSA
ETA HOTSA KANTA
ARNAS SAKONA HARTU
TA BOTA TANTAKA
EZTARRITIK GORA NAHI
ZIRRARAREN PLANTA
BAT-BATEKO MINA DA
POZAREN APARTA
 
BARNETIK HATSA HOTSA
HITZAREN TENORE
HITZAREN KILIMAK TA
TRIPETAN DOLORE
DOLORE MIN BATETIK
DOINU TXIT DOTORE
TXORIEN KABI GOXO
MILAKA KOLORE
 
BARNETIK HATSA HOTSA
ETA HOTSA HUTSA
HUTSA MINETIK DATOR
POZAN BARNE KUTXA
EZTARRITIK BEHERA
MINA DAGO HOTZA
EZTARRITIK GORA HOR
DA PINPILINPAUXA
 
BARNETIK HATSA HOTSA
KOLORETAN LAINO
KANTA ITSASERTZETIK
MENDIETARAINO
HITZA HOTS BIHURTUTA
HATSA KALERAINO
LURREKO HOSTOEN BIDEZ
LUMAK ZERURAINO
 
HEGALAK MURGILDURIK
HEGAZTIEN ERAN
TXORROTXIOKA KATU
HEGALARIEN GELAN
KANTUAREKIN BARREZ
BERE ON TANKERAN
IRAGANETIK DATOR
ORAINERA HEGAN
 
KABI GOXO BATEAN
EZIN DA GOGAITU
EDALONTZIEN HOTSAK
POZEZ BETE GAITU
TXIRULIRULI HARTAZ
GAITEZEN OROITU
HURBIL ETA URRUTI
NOLA EZ ALAITU!  

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli