Poesia
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Igartua Bengoa, Karmele
- Kategoria: POESIA
- Bisitak: 25950
IGARTUA BENGOA, Karmele"Lili bat" Lili bat poetak biluztu zuen liliaren hostoek, hego haizetan, noraeza dute gorputz, eta, dantzan-dantzan lurrean dira lili-lur zuriak. Esku ahurrean bildu ditut, berriz, bat, bi, hiru... eta neure baitara erantsi. ni nintekeen lilia; zu, poeta. euria Bi eskuak ondoan jarrita katilua eratu dut, eta urtuta datorren ortzia edan lurrerako bidean, eta sosegatu, barru lehorra. harria
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Aiertza Rementeria, Maribel
- Kategoria: POESIA
- Bisitak: 23304
AIERTZA REMENTERIA , Maribel "Gurutzedrama "
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Maia Urroz,Ainara
- Kategoria: POESIA
- Bisitak: 24978
MAIA URROZ, Ainara"Hil-Argia eni iribarrez" L. Luma berrien eleak. 5. zb., 26. or. Atabal baten asotsa bezala, tap.tap-tap hegan datorren ahotsa gutako bakoitzarengana heldu da. Hil-harri batetik aterata dirudi eta, udaz eta udaberriaz mintza: Hau poza! Eta irribarre bat pizten da ezpainetan. Entzun dut, Giza-ahots bat besterik ez baita, bizitzaren porrotak nahiz borrokak aizkora baten antzera zeharkatuz, eta ekaitz-tximistetan barneratuz eta kanporatuz.