Poesia

Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

IGARTUA BENGOA ,Karmele "Gutuna" Hitzak orbainetan. Felipe Arrese Saria.Olerkia.Euskaltzaindia.BBK Fundazioa.Gutuna Paper zati zimurra, lurrean zapaldua; bihotz, heriotz, pasiozko orbain urratua, tinta beltzetan ezkutatua. Agur, maite maitea

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

IGARTUA BENGOA ,Karmele "Euria" Hitzak orbainetan. Felipe Arrese Saria.Olerkia.Euskaltzaindia.BBK Fundazioa.Orbaina: “Zauria zoldu ondoren -azalean- geratzen den marka” Adorez 4. Euria Bi eskuak ondoan jarrita katilua eratu, eta urtuta datorren ortzia edan, lurrerako bidean, eta ase, barru lehorra.

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

IGARTUA BENGOA ,Karmele "Lilia" Hitzak orbainetan. Felipe Arrese Saria.Olerkia.Euskaltzaindia.BBK Fundazioa. Lilia Poetak biluztu zuen liliaren hostoek, hego haizetan, nora - eza gorputz; dantzan-dantzan lurreratu dira lili-lur zuriak; esku ahurrean bildu ditut berriz bat, bi, hiru... eta neure baitara ekarri. Ni nintekeen lilia; zu, poeta.

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

IGARTUA BENGOA ,Karmele "Are aleak" Hitzak orbainetan. Felipe Arrese Saria.Olerkia.Euskaltzaindia.BBK Fundazioa.Are aleak eskukada are-ale hainbeste, eta ezer ez -hatz artean- fereka latz -esku ahurrean- jantzi biluzi -haitzaren kontra- libre -airetan- eta algara isilaren ondoren berriz hondartzako -uretan

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active

IGARTUA BENGOA ,Karmele "Karakola" Hitzak orbainetan. Felipe Arrese Saria.Olerkia.Euskaltzaindia.BBK Fundazioa.Bazaukanat karakola bat etxean, aspaldi, Getariako hondartzan -itsasoak utzita bakar bakarrik- (karakola) topatu eta jaso ninana; hustasunez bete-betea zirudiena (karakola) belarrian jartzen ninan haren deia ulertzearren, eta, arnasa bat entzuten ninan nik (karakolan) etxekoek itsasoa zela esaten zutenean.

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

IGARTUA BENGOA ,Karmele "Luma beltza" Hitzak orbainetan. Felipe Arrese Saria.Olerkia.Euskaltzaindia.BBK Fundazioa.Luma beltza jaso dinat lurretik. Emea dun luma galdu duen enara beltza. Berritu nahi ditin enarak soinean daramatzan babesak, erantsi nahi din soineko beltza, kolore bizitan jantzi hegaldia. Ez zakin enarak beltzak egiten duela bera, eder, bakan airean

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli