Poesia
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Igartua Bengoa, Karmele
- Kategoria: POESIA
- Bisitak: 28323
IGARTUA BENGOA ,Karmele "Eta behin lurrak ortzia ukitu zuen" Hitzak orbainetan.Felipe Arrese Saria.Olerkia.Euskaltzaindia.BBK Fundazioa.... Eta behin, lurrak ortzia ukitu zuen (zuk maitatzen nauzunean bezala) eta orduan jakin nuen poesia ez zela munduan irakurtzen zailena, aitzitik, burua laxatu, gerria malgutu eta bihotza bete-bete betetzen duela; eta gaur, nahi baduzu, ortziak laztanduko du lurra.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Igartua Bengoa, Karmele
- Kategoria: POESIA
- Bisitak: 28232
IGARTUA BENGOA ,Karmele "Erreka ondoan" Hitzak orbainetan. Felipe Arrese Saria.Olerkia.Euskaltzaindia.BBK Fundazioa.Erreka ondoan sahatsa kimatzen negu bukaeran (gure baitatik sortutakoek birsortzen gaituzte) eta sahatsak sahats eder, berriz, erreka ondoan.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Igartua Bengoa, Karmele
- Kategoria: POESIA
- Bisitak: 27159
IGARTUA BENGOA ,Karmele "Ez naiz zuri minerako sortu" Hitzak orbainetan. Felipe Arrese Saria.Olerkia.Euskaltzaindia.BBK FundazioaEz naiz zure minerako sortu zugan. birsortu naiz zu maitatzeko, zuk maita nazazun; eta, minutuetako distantziak edo elurrak beldurtzen banaute, zu barik bizi nintzenekoa gogorarazten didatelako izango da.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Igartua Bengoa, Karmele
- Kategoria: POESIA
- Bisitak: 25016
IGARTUA BENGOA ,Karmele "Konta iezadazu" Hitzak orbainetan. Felipe Arrese Saria.Olerkia.Euskaltzaindia.BBK Fundazioa.Konta iezadazu paperetan bizi den pasioaz maitemindu zinenekoa; konta, eguneroko denboran iraun, eta, ez denbora guztietan sentitzen zenuen harenganako erakarpena dastatu zenuenekoa; konta iezadazu, berriz, eroaldiak bizirik zinela bermatu zueneko pasadizoa; eta konta, zure barruak gainezka egin zuenekoa, inon idatzitakoaren aldean ederra zena eman zenuenean, guzia isil-isilik isildu zeneko egun hartakoa.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Igartua Bengoa, Karmele
- Kategoria: POESIA
- Bisitak: 25871
IGARTUA BENGOA ,Karmele "Nire arnasan izkiriatu duzu" Hitzak orbainetan. Felipe Arrese Saria.Olerkia.Euskaltzaindia.BBK Fundazioa.Nire arnasan izkiriatu duzu zureaz maitasunik ederrena, maitemindu batek, inoiz, paperean isuri duen eta ezinezko zirudien hura; (Ura, ortziak behin eta berriz lurrari eskaintzen diona; lurra, behin eta berriz ernaltzen dena). Bizitza deiadarka bizi-mintzetan. Nire arnasan.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Administrator
- Kategoria: POESIA
- Bisitak: 26829
IGARTUA BENGOA ,Karmele "Zurea nirean" Hitzak orbainetan. Felipe Arrese Saria.Olerkia.Euskaltzaindia.BBK Fundazioa....zurea nirean, azalean, arnasan. biziak bizia deitzen duen erreinutik zentzumenek dastatzen dakiten mugetaraino; ...nirea zurean, zoramena sudur mintzetan, eta memorian. *(Zure usaia du arnastu nahi dudan bizitzak)