Poesia

Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

GOMEZ SARASOLA , Itziar "Olatuekin dantzan"   Abenduko zubian Donostiako Paseo Berrian Hotzak kax kax Hortzak klas klas Olatuak aurrera Eta gu atzera. Olatuak goraino Gu bustitzeraino. Barre artean Algara batean Gustura gozatzen. Zeu etengabe maitatzen.

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

GOMEZ SARASOLA , Itziar "Maite zaitut, Irati..."  Maite zaitut, maite hainbeste eta hainbeste Maite zaitut, maite Orain eta naizen arte.

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

GOMEZ SARASOLA , Itziar "Muxu lapurra" Jaio zinen mundura maiatzean, loreen moduan. Gure ume txikia Polita eta biribila Zoratuta gintuzun. Zeu ikusi eta irribarrea, Zuri begiratu eta musua. Gure besoetan kulunkan edo magalean jolasean Musuka josten zintugun. Miazkatuz gogoz amaren titi epela, hasi zinen handitzen barretxoak oparitzen denoi “pa” botatzen.

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

GOMEZ SARASOLA , Itziar " Natura"  Natura borborka Den dena hazten Badoa eta badator Bizi berria hasten. Loratzen zein simeltzen Naturaren abentura.

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

GOMEZ SARASOLA , Itziar " Han eta hemen"  Han dago, urrun, eta ni hemen. Han dago, hotz, eta ni hemen. Han dago, bakarrik, eta ni hemen. Han dago, gose, eta ni hemen. Han dago, tente, eta ni hemen. Han dago, etorriko da Ni hemen, eta ez nau ikusiko.

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

GOMEZ SARASOLA , Itziar "Hain oso"  Arre eta so pozik nago. Zoriontsu oso. Egia da, aitor dezadan, Nago ondo. Zeu ondoan, hain eroso. Zeu barruan hain oso.

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli