Jaio zinen mundura
maiatzean, loreen moduan.
Gure ume txikia
Polita eta biribila
Zoratuta gintuzun.
Zeu ikusi eta irribarrea,
Zuri begiratu eta musua.
Gure besoetan kulunkan
edo magalean jolasean
Musuka josten zintugun.
Miazkatuz gogoz
amaren titi epela,
hasi zinen handitzen
barretxoak oparitzen
denoi “pa” botatzen.
Milaka laztanez,
Gau eta egun musu emanez
Koskortu egin zinen
Beti alai
Musuka noiz nahi.
Handitzen eta handitzen
neska eder egiten.
Hasi zinen esaten
Musuak kalean ezetz
ez emateko arren.
Hemen zaude orain,
ia nerabe eginda.
Dena dago aldatuta.
Joan dira musuak
Ez dituzu jaso nahi
Ez eta eman nahi ere.
Halere, lo zaudenean,
ohartzen ez zarenean
Orduan dut aprobetxatzen
emateko musutxo bat.
Saiatuko zara ezabatzen
nire musua baztertzen
Alferrik, ordea, Malen
Neu bait nauzu orain
Lurralde honetako
Musu lapurra.
Poesia
GOMEZ SARASOLA , Itziar "Muxu lapurra" (Poesia)
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Gomez Sarasola,Itziar
- Kategoria: POESIA
- Bisitak: 25052
MUXU LAPURRA