Poesia

Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

VIVES URBIETA ,Alaitz " Mugakook" Luma berrien eleak 2008 6. zenb. 43 or. Mugan bizi garenok barrura begiratzen dugu, baina, begi ertzetan ageri da bestaldea. Eta haren lilura. Mundu berria, arrotza, traidorea. Mugan bizi garenok noizik eta behinean mugaz bestaldean bizi direnen begi niniak ikusten ditugula egiten dugu amets, zuhaitz adasken artetik. Beltzak dira, diztiratsuak agian. Mugan bizi garenok gorputza erdi arrotz, erdi hotz sentitzen dugu; Erdia baino ez bagina bezala, mugako.

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active

VIVES URBIETA ,Alaitz "Abisua" Luma berren eleak 2008 6.zenb. 43 or. Etortzeko esan zidan. Han behar nuela izan arratsaldeko bostetan. Argia ezkutatzen denerako berean behar nuela izan. Ordua iritsia zela, ez nuela aitzakiarik, ezin niola hutsik egin, PATUA bera ari zitzaidala hizketan eta alferrik nebilela ihesean. Maindireari...

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active

VIVES URBIETA ,Alaitz "Hau da sinismenaren misterioa" Luma berrien eleak 2008 6. zenb. 43 or. hau da sinismenaren misterioa ezer ulertzen ez denean norbera libre da nahi duena ulertzeko.

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

VIVES URBIETA ,Alaitz " Itzal nazazue eta bizi" Luma berrien eleak 2008 6. zenb. 43 or. Itzal nazazue eta bizi, -ahal baduzue behintzat- esan zuen telebistak.

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

VIVES URBIETA ,Alaitz "Hondartzan" Luma berrien eleak 2008 6.zenb. 43 or. Eguzkiak belauntzia piztu egin du hodeiertzean, kandela zuria bezala. Takoidun zapatak ez dira erosoak hondarretan. Ezin goizez jakin haiek hondartzara ekarriko nindutenik, ez eta ilunabarrean itsasoak berdinduko nauenik. Eguzkiak hondar bustian margotzen duen suzko bidea gurutzatu du oin hutsik korrika doan emakumeak. Neguko haize hotzak eguzkiari ospa egiteko esan dio.

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

MAIA URROZ, Ainara "Poesia!" Luma berrien eleak  2008 6. zenb. 42 or. Bakarrik eta enoratua sentitzen bazara ere, eta zure ez-ulertuaren gogoa fusilatzen badute ere, —beruna jasan duen tigrea bezala— indartsuago ekin iezaiozu. Oroit, itzalaren baitan babestu den izarra desegin dela; diruak ere ez du gozatutakoa erosten, eta IZATEA baino gozamen sakonagorik ere ez dago.

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli