Poesia

Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active

IGARTUA BENGOA,Karmele "Poesia da laburpena"in Hitzak orbainetan.Felipe Arrese Saria. Olerkia. Euskaltzaindia, BBK Fundazioa Poesia da laburpena.Bizitzarena. Pentsamendu oso bat zehatza,zehaztua. Hitz bakoitzak aukeratua behar du, koma bakoitzak hausnartua. Eta, hitz egiten duten isiluneak -zer eta nola- Poesia da laburpena:izana esanetan eta batzuetan orbainak hitzetan.

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

IGARTUA BENGOA, Karmele"Idatzi nahi nuke memoria"  Idatzi nahi nuke memoria, izan ginen haiek erantsi zidatena, sarri, gaueko lo orduetan hartzen nauen arnasa hura edo, itzarrik batzuetan igartzen dudan iragana, atzotik datorren sena, zentzumena, indar bat ezer jakin gabe ere jakitun egiten nauena. Idatzi nahi nuke naizena...

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

IGARTUA BENGOA, Karmele"Egia da ziotena"   DZAZT!! asmatu du, bete-betean asmatu ere zerbait ederra zena akabatzeko intentzioz jaurtitako gezi hilkorrak. Ikarak astindu nau, Eta zokoratu ezkutuko bazterretaraino. Han, kikildu egin da atzo arteko ausardia eroa; eta malkotan ito bizi poza. Bizi hotza gailendu zait, hil bizia egokitu. gorria ubeldu egin da, gogoa ahitu. Hemen, beste alde honetan ( egia da ziotena) ez dago ezer Ezer.

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

IGARTUA BENGOA, Karmele"Bihar"  beldurra idatzi beharko ninake, gaur, zerbait idaztekotan eta mila galdera, inork ez erantzutekoak; idatzi beharko ninake bakarrik sentitzeaz, eta patuaren ezinbestekotasunaz; zentzu gabeko irauteaz, idatzi, eta, maiuskulaz bizitzeak eragiten didan egonezinaz. Idatziko dinat bihar, agian, itxaropenaz.

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active

IGARTUA BENGOA, Karmele"Amilka"  Gaurko minak aspaldiko haiek deitu ditu, eta erakarri begietara. Urtuta, masailean behera jaurti ditut berriz, memoriatik amilduz fideltasun egoskorrez gordetako eztenak. Malko isiletan isuri ditut eman gabeko muxuak, esan bariko berbak, antsiatutako ferekak, zure begietan igarritako mespretxuak, besteei eskaintzen zenizkien irribarreak. Lurrundurik doaz minak, ostera, edonoiz, zikloak agindutakoan, berragertuko direlakoan, eta astindu, berriz, bihotz nekatua.

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

GOMEZ SARASOLA , Itziar "Gara ez garena"   Ederra naizela esan eta bestela pentsatu Musu beroa eman Eta gorrotoa sentitu Askotan gara ez garena. Askotan bada ageri ez dena.

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli