Narrazioak

Irudiak: Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Luma berrien eleak 10.zenb.
Luma berrien eleak 10Zenb.
Irudiak:Kristina Fernandez
ZAZPIKA GARAren aldizkaria
ZAZPIKA GARAren aldizkaria

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active

ETXEBERRIA ZUFIAURRE, Izaskun"Tronpetek iragarri ez zuten heriotza" Mugalari GARA, 2010-6-11, 59or.Tronpeta hotsak esnatu du, hamaika tronpeten doinusarkorrak atera du bere lozorro astunetik. Uste baino luzeago egondako ezinezko posturak zailtzen dio mugimendua, koltxoitzat izan duen harria baino gogorrago sentitzen dugorputz gizen zaharkitua.

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

CAMINOS IKAZURIAGA,Haizea "Zapata dantza" Mugalari.GARA , 2010-5-14, 59 or.Txalo hotsa. Etenunea. Txaloa. Orpoketa geldiezina. Oholtza gainetik azkeneko zokoraino heltzen den zapaten oihartzun gorgarria. Begirada zurruna, tinkoa, begiak kliskatzeko ere astirik gabea. Betozkoa zimurtuz, kopetilun azaldu da, flamenkoa artedun dantzaldia dela sinetsarazteko, emakume urde bizarduna.

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

CAMINOS IKAZURIAGA,Haizea "Gutuna" Hogei urte pasatu dira Portugaldik, Euskal Herrira alde egin nuenetik eta desagertu nintzen egunean bertan hildakotzat jo ninduzun. Umezurztegiko haur denen sendiak ezagutzeko aukera izan nuen baina sekula ez nirea. Sekula ez zenidan ezer aitatu. Gorroto nuen nire burua inork maite ez ninduelako. Bakardadean negarrez pasatu nituen urteak, labana bat sehaskako burkoaren azpian loak hartzen ninduelarik, zainak mozteko behar nuen adorea ilunetan lortuko ote nuen itxaropenez. Baina hurrengo goizean begiak ireki eta pareta biluzi eta arrailduen artean esnatzen nintzen beti, zure agindupean.

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

MAIA URROZ ,Ainara"Alde Ttipiko kontuak" NABARRA Zenb: 106, 4-5 or.Kafka idazlearen eta Mucha margolariaren berri izanen duzu seguru aski, irakurle, Pragara iritsi eta noranahira zoazelarik. Hiri artistiko horretan ni ere ibili naiz, eta bertako harriak, letrak eta margoak usaindu ditut.

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active

ETXEBERRIA ZUFIAURRE, Izaskun"Hamaika kontu eta kontu bat gehiago eguneroaren zirriborroa". Ai ama! (H)au da (h)au (h)arria! (H)asi behar eta ez asmatzen nola! Ahalegina. Terek eguneroko eredu desberdinak eskaini dizkigu: batzuk literarioak, besteak ez literarioak. Ahaleginduko naiz, bada.

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active

-Benetan diotsut andrea, etxeko zapatilekin zabiltzala pentsatuko duzu uneoro. Erantzi ere ez dituzu egin nahiko! Horixe baino ez dut gogoan, oinetakook noiz erantziko desiratzen nago… Orpo biak odol gorritan dauzkat, eta eskumakoan gainera ukabila besteko baba atera zait..

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli