Narrazioak

Irudiak: Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Luma berrien eleak 10.zenb.
Luma berrien eleak 10Zenb.
Irudiak:Kristina Fernandez
ZAZPIKA GARAren aldizkaria
ZAZPIKA GARAren aldizkaria

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
Tronpetek iragarri ez zuten heriotza
tronpetek2    
pdf    

Tronpeta hotsak esnatu  du, hamaika tronpeten  doinusarkorrak atera du  bere lozorro astunetik.  Uste baino luzeago egondako ezinezko posturak  zailtzen dio mugimendua, koltxoitzat izan duen harria baino  gogorrago sentitzen dugorputz gizen zaharkitua. Buruak doinuarekin bat egin  nahian bonbo kolpeak bidaltzen dizkio  orain. Kosta egingo zaio jabetzea non dagoen eta zer egiten duen jendez inguraturiko etxarte horretan.

Gainezka daude bera gonbidatutzat  hartu duten txoko inguruak. Berarengandik gertuen dauden pertsonak hanka  puntetan jartzen dira. Berak, aldiz, bizkortu bitartean, gimnastaren luzamenduen beharrik gabe jendearen hankak ditu paisaia eta entretenimendua.

Sandalia erosoak janzten dituen emakumezko helduak haurrari heltzen dio  errieta eginez, itxoiteko pixka bat, baietz,  berehala joango direla etxera; ezetz, txokolatinarik ezetz, berehala afalduko dute  eta. Nahi baino beranduago iritsitako  ume horrek erraz galarazten dio pazientzia, nahi duen guztia ematen dion arren,  baina ez, orain txokolatinarik ez. Eta aspertzen bada asper dadila, Pauso Santua  ikusi arte egon beharkodu eta! Horixe  bakarrik falta da! Haurra gelditu egin da  orain, ordea, paretaren kontra dagoenari  erreparatu baitio: irakasleak lurrean horrela ez egoteko errepikatzen dien moduan erdi etzanda dago; zergatik ez dio inorkhorri demandarik egiten?

  tronpetek1

Mokasin italiarrak patena baino garbiagoak dituen gizonezkoak atorraren lepokoa lasaitzen du beste eskuaz takoidun  inposibleak janzten dituen emakumezkoari heltzen dion bitartean galtzeko beldurra bailuen. Luxuzko hotelen batean  irribarre egingo diote elkarri, ardo ona  kopa dotoreren batean dastatuz. Ez dago  penarik haien unibertsoan, berean ere  noizbait egon ez zen bezala.

Turismo-informazio bulegokopostean  loturik utzita dagoen txakurraren begi  lausotuek ez diote ezeri begiratzen, burua aurreko hanken gainean pausaturik  orduak zain emateko prest bailegoen. Bera bezala.

Bera bezala. Urteetan txakurraren antzera lotua egon da, egon da, bai, orain libre baita, horregatik mozkortuko zen  eguerdian, horregatik tronpeta hotsek esnatu dute behar ez den tokian eta orduan.

Hala ere, ez da haurra bakarrik irudi  bakartiari erreparatu diona; jendetzaren  artean bada geldi, isil, begirik kentzen ez  dionik. Bera al duk? Zer egiten dik hemen? Nola ailegatu duk hona? Noiztik zebilek hemen? Inorekin ibili al duk? Bakarrik al zebilek?

Bereak ez diren hiriak eta jendetzak ematen dieten anonimatua aprobetxatuz, bata pareta lagun altxatu eta arropak  hala edo nola txukunduz, kale estu hutsetatik behera, hiriko harresiak zeharkatuz Jerte ibaiaren aldera abiatuko da, han,  berdetu berria den haltzaren kontra bermatuz, uraren doinu lasaigarriak bere  onera etortzen lagunduko diolakoan;  besteak, berriz, gorrotoak ematen duen  segurtasun itsuak bultzaturik jarraituko  dio aurreko gorputz nekatuari, katedral  berriko plazan argazkiak ateratzen dabilen turista saldo zalapartatsua ikusi ere  egin gabe, harresietako Eguzki Atetik atera eta han, Jerte ibaiaren ertzean, haltzaren azpian bere bekatua oroitarazi dion  anaia aurkituko du.

Ama Birjina Doloretakoaren Pausoa  sartzen ari da plazan. Espainiako bandera  duen balkoiaren azpian gelditu da. Bandak eten dubere emanaldia. Mantila beltza duen emakumezkoa kantatzen hasi  zaio. Jarraitzaile askoren aurpegietan  emozioa islatzen da, batbaino gehiago  negarrez hasia da. Saeta bukatzearekin  batera arrosa petaloak botatzen dizkiote  Ama Birjinari. Bibaka hasi dira inguruko  guztiak. Kostaleroak hirugarren makila  kolpearekin batera Pasoa altxatu eta  urrats motz arinean eliza aldera doaz.

Andresek, eten labur bat egin eta gero,  prozesioaren kontrako aldera jarraitu du.  Metro batzuk aurrerago, hiritar gutxi batzuk ikusten dira, etxe aldera doazen familiak dira, seme-alabak oheratu eta deskantsatzeko desiratzen. Begira ama, hori  da gaizki esertzen zen gizona! Metro batzuk atzerago Andres begi bistatik galtzen ez duen gizona. Familiak elkarri  agurtu eta gero, atari desberdinetan sartu dira. Behe aldera segitzen dute bi irudiek, lehenengoak, jakin gabe bigarren  bat segika duela. Bigarrenak, jakinik ezin  duela lehenengoa galdu.

Ibaia, haltza, Andres.
Ibaia, haltza, Jose.

Ur saltoaren hotsak isilaraziko du iluntze hartan, zikoina parea lekuko bakarra  izanik, prozesioak hiriguztia Plaza Nagusian bildurik zeukala, bi gizonezko haien  zorigaiztoko tupustekoa. Andres. Jose  nauk. Zer egiten duk hemen? Zertara etorri haiz? Zer behar duk? Egon al haiz gure  herrian?Andresi hasiera batean kosta  egingo zaio hitz horiek ulertzea, ahotsa  ez baitu nahi izango zuen bezain azkar  igarri. Lasai, Jose. Ez nauk hiregana etorri,  ezta hire bila ere. Ez nauk gure herrian  egon eta ez diat joateko asmorik ere. Sekula ez diat ezer egin ezta egingo ere, baina jakin ezak ez diadala gure aitari sufriarazitakoa inoiz barkatuko. Horrekin  ere bizi beharko duk, baina niregatik ez  kezkatu. Bakean utziko haut orain arte  utzi haudan bezalaxe.

Biharamun goizean gaztetxo bat izango  da lo zirudien eta baloia bueltatuko ez  dion gorpua aurkituko duena. Poliziak kalerik kale ahal zen hobekien enborraren  kontra eginiko erretratua erakutsitakoan,  bezperako umea izango da gaizki esertzen  zen gizona ezagutuko duen bakarra, edo  ez, ama? Antz handia du baina ez nago  ziur. Inork ez du salatuko tronpetek iragarriezin izan zuten heriotza.

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli