Narrazioak

Irudiak: Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Luma berrien eleak 10.zenb.
Luma berrien eleak 10Zenb.
Irudiak:Kristina Fernandez
ZAZPIKA GARAren aldizkaria
ZAZPIKA GARAren aldizkaria
Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 
Alde Ttipiko kontuak
na3    
pdf    

Kafka idazlearen eta Mucha margolariaren berri izanen duzu seguru aski, irakurle, Pragara iritsi eta noranahira zoazelarik. Hiri artistiko horretan ni ere ibili naiz, eta bertako harriak, letrak eta margoak usaindu ditut.

Lau loreak, lau urtaroak eta lau egun-atalak Muchak erakutsi dizkit pintzelada nabarren bidez alde zahar turistikoan zehar.

Nerudova karrika maldatsuan goiti, turista-masa artetik nola edo hala ibili naiz, eta Café Neruda paratzen duen kartelean finkatu dut neure begirada poetikoa. Kafetegi ttipi bat da, eta bertara sartzea bururatu zait turistetatik iheska. Pablo Neruda poeta txiletarraz oroitu naiz, eta haren olerki triste malenkoniatsuez. Zergatik paratu ote zion bere buruari idazle txekiar baten izena?

Izan ere, Jan Neruda idazle txekiarra zen. Malá Stranako ipuinak idatzi zituen; Alde Ttipiko ipuinak alegia. XIX. mendea maierako eta XX. mende hasierako Pragako Alde Ttipia lotarako tokia zen. Bertan, denetariko pragatarrak bizi ziren, eta Nerudak txekieraz idatzi zuen bere bizilagunen bizimodua.

Alde Ttipiko hiru lilien tabernan orduak idazten irudikatzen dut idazlea arratsaldero Praga Ttipiko jendeari so, haien trazak lumarekin deskribatuz, marraztuz. Ez da Kafka bezain ezaguna, beharbada txekieraz idatzi zuelako, baina zer idatziko ote luke bere izena daraman karrikan gaur egun egunero turista-masa pasatzen ikusirik?

Capuccino bat eta Medovnik bat dut mahai gainean, eta Take That musika-talde ohia telebistan. Eta Café Neruda hartako txikitasunean, Pragako arkitektura ederra eta handia ahantzi zait une batez. Aspaldiko periodikoz estaliriko zutabeak ikusiz aspaldiko jende txekiar haiekin oroitu naiz.

Rysanek eta Schlegl jaunek ongi aski ezagutzen zuten Alde Ttipiko Stajnic ostatua, eta hantxe begitandu zituen bi gizonak Nerudak. Pragan egon den bere
irakurle orok ezagutzen zuen Stajnic ostatua.

    na3a
    San Wenceslaoko mezetan eserita
egoten zen pentsakor, zer idatzi, nori
buruz idatzi...

Gaur egungo Malá Strana ez da ordukoa. Gaur egun turistak dabiltza argazki-makina digitalekin nonahi argazkiak atera eta atera. Litekeena da jadanik orduan bezain polita ez izatea, baina ederragoa da agian, bertan dauden egoitzek eta eraikinek denborarekin irabazi baitute edertasunean.

Beharbada Nerudak gustura negar eginen luke, malkorik balu negar egiteko, baina nik jada ez dut malkorik eta bihotza lehertu beharrean daukat, eta hori okerragoa da!

Nerudak gauza tristeak ere ikusten zituen bere garaiko eguneroko orduko jendearengan, eta hori kontatu nahi izaten zuen bere ipuinetan; ikusten zuena. Gertakari triste bat idatzi nahi zuelarik, bat-batean bere aitzinetik jaun baten aurpegi alai bat pasatzen bazitzaion, akabo!

Eskaleak ikusten zituen egunero karriketan, baita merkatari aberatsak ere; eta haien erditik lurra zapalduz gupidagabe, emakume errukigabe dotorea. Jose Vels, adibidez, izena ageri da Nerudaren ipuinetan Malá Stranako merkatari aberatsenetako baten gisa.

Eguneko bizitza bezala, ekaineko gau epel bateko solasaldiak ere entzuten zituen, eta horiek ere ipuinetan idatzi zituen. Eta hiru lilien ostatuko emakume
batek zoraturik zeukan Neruda gauero.

San Wenceslaoko mezetan eserita egoten zen pentsakor, zer idatzi, nori buruz idatzi. Pertsonai bitxiak ere ikusten edo asmatzen zituen beharbada bere ipuinetan, hala nola hogeita hamar urte bete berritan, beste gizon bat zela uste zuen abokatugai baten sentipena. Abokatugai haren oharretako amodiozko letra zatiak. Bere egunerokoaren zentzugabetasun aringarria.

Pragako Alde Ttipiko poesiara eta lasaitasunera eramaten naute abokatugaiaren pentsamendu horiek, eta orduko bizilagun maitagarriak irudikatzen ditut.

Ni oroitzen naiz hogeita hamar urte bete nituelarik, ez nintzela bat-batean jabetu aldaketaz. Hemeretzi urte nituenetik idazten nuen eguneroko pertsonal horietakoa, eta hogeita hamar urte betetzean ere egunerokoa eta poesia idazten segitu nuen. Aldaketa poliki etorri zitzaidan baina nola idazkeran hala bizimoduan, eta ez nolanahikoa!

Ez nuen uste hogeita hamar urte bete eta gero hain sakon maiteminduko nintzenik, oharkabean sartu baitzen [a a] neure bihotzean betiko, pixkanaka, adiskidetasun leun baten gisa, benetako maitasunezko kantu bat bilakatuz barnean.

…baina benetako adiskidetasuna
ez zen;
Benetako adiskidetasuna ez da puskatzen
ez bada,
behin nigandik honako hau ateratzen:
Ez da existitzen.
(Jan Neruda)

Ainara Maia

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli