Narrazioak
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Lekuona Ilundain,Aitziber
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 26297
LEKUONA ILUNDAIN; Aitziber "Parra egin" Mugalari GARA . 2009-5-15 or. 67. Larunbata, itzelezko mozkorra gainean. Aste osoan lan egin ondoren nekatuta nago, fisikoki indargabetuta eta psikikoki nazkatuta. Errutinatik
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Maia Urroz,Ainara
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 26108
MAIA URROZ ,Ainara" Maitatzeko Prest ?" Mugalari GARA , 2009-4-17, or. 60.Maitatzeko prest, maitatua izan gabe ere? Galdera guztien erantzuna bakarrik gelditzeari beldurra omen dela entzun dut edota erran didate, baina nire bakardade eterno honetatik erran dezaket erantzun guztien galdera bakardadea dela eta erantzunak aunitz.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Vives Urbieta,Alaitz
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 25989
VIVES URBIETA,Alaitz "Autobiografia" Mugalari GARA 2009-4-3, or.67 .Elurrak autoaren aurreko kristala zuritzen zuen behin eta berriz; gero eta azkarrago, gainera. Eskuilen joan-etorria ez zen nahikoa azkarra, segundo bakar batez bada ere, kristala guztiz garbi ikusteko eta horrela, Oskarrek, joan-etorri bakoitzak uzten zion zirrikitutik begiratuta, ozta-ozta gidatzen zuen autoa, arrasto argiztatuan zehar.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Dominguez Noriega,Maku
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 26095
DOMINGUEZ NORIEGA. Maku" Izeba Pantxike" Mugalari GARA , 2009, 59or. Uda hartan, izeba Pantxike oporrak pasatzeko familiaren baserrira itzuli zenean, berarengan ohikoa ez zen jarrera sumatu genuen: alaiago zegoen, irribarretsuago, berritsuago... bizitzeko gogoa zerion poro guztietatik.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Meaza Uriagereka,Igone
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 25853
MEAZA URIAGEREKA, Igone"Ruandatik bueltan" Mugalari GARA , 2009-02-20, 67 or.Agustinek txiki-txikitatik maite zuen mendia. Gaztetan mendizale amorratua bihurtu eta jaiegun gehienetan bere kameratxo zaharra eta ogitartekoa motxilan, mendi alderantz abiatzen zen. Sekula ez zekien zer ekarriko zion egunak, baina ezjakintasun horrek eragiten ziona gustatzen zitzaion. Horretarako arreta behar zuen, arreta handia… zerbait ikusi eta klask! kameratxoarekin argazkiak ateratzeko. Kameratxoa oso zaharra zen, aitonarena omen zen. Sarritan esaten zigun, aitonarena izateak egiten zituela argazkiok hain berezi. Egia esan, tramankulua zaharra izanagatik, argazki ederrak lortzen zituen, oso argazkilari trebea zen gure Agustin.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Zubeldia de Esteban,Leire
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 29039
ZUBELDIA DE ESTEBAN, Leire "Galdutako Objektua"Administazioa Euskaraz IVAP. 2009ko Urtarrila, 63.zenb. 10.or.Eskuinetik ezkerrera eta ezkerretik eskuinera astintzen du zoru-garbigailua garbitzaileak. Hall-ean lixiba usaina hedatzen den bitartean, bere isla ikusten du lurrean, baldosa laukidunek zatikatuta. Oraindik bustia dagoen lurra zapaltzen duten zapata dizdiratsuei jaramonik egin gabe, zarpaildutako bere irudiaren isladari hitz egiten dio garbitzaileak “Hi ez haiz nik amesten niana”.