Narrazioak
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Zubeldia de Esteban,Leire
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 25140
ZUBELDIA DE ESTEBAN, Leire " Iragarritako heriotza" Luma berrien eleak 2008 6. zenb. 19 or. Beroak betaurrekoak lurrindu dizkio. Hala ere, ez du bururik altxatzen lapiko paretik. Makarroiak desegiten ari dira denbora luzean sutan egon ondoren. Eltzean jira eta bira dabiltza, Anek eskuetan duen egurrezko koilararen etenik gabeko mugimenduaren eraginez.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Lekuona Ilundain,Aitziber
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 26042
LEKUONA ILUNDAIN,Aitziber" Topaketa" Mugalari. Gara , 2008-07-19, 7.or.Goizero bezala, gaur ere loak estuki besarkatu nau eta ezinezko egin zait ohetik ateratzea. Amak alferkeria dela leporatuko lidake; ni, aldiz, sinetsita nago gaixotasun kroniko batek jo nauela. Dena dela, gaurko saiakerak ere huts egin du. 10, 9, 8, 7, 6, 5, 4, 3, 2, 1...Ez duzue sekula probatu? Nik goizero. Eta goizero ohartzen naiz ez duela funtzionatzen.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Gomez Sarasola,Itziar
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 24781
GOMEZ SARASOLA,Itziar " Hemen eta orain: bizkor irakurtzeko gogoetak" Mugalari GARA 2008-6-21, 8.or. Esnatu da presaka. Egun osoan egin behar duenaz ia nekatuta. Ohetik jaiki eta zabaldu du leihoa gelako oxigenoa berritu dadin. Joan da sukaldera eta jarri du kafe makina martxan. Jantziko duena erabaki eta sartu da bainugelan. Dutxa azkarra; besapean desodoranteari bost pasaldi eman dizkio egun osoan usain ona izateko. Ilea lehortu, jantzi eta sukaldera. Kafe beroa eta ogi xerra jan orduko bidean da...
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Valois Nuñez,Mª Carmen
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 25586
VALOIS NUÑEZ, Carmen "estropadak, udako ikuskizuna" Arratsaldeko Seiak: estropada hastera doa. Arraunlariak eta patroiak erne Daude. Mugimenduen sinkronia Martxan jartzeko UNEA, garatutako giza - makineria prest, indarrek Lortu beharreko Oreka buruan, Nahita bilatutako armonia barruan ...
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Igartua Bengoa, Karmele
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 25593
IGARTUA BENGOA,Karmele "56.eguna " 2005-12-24 “ – Aitta, ze egun zen hura, artua txiortuta, artua txiortuta baratxuriarekin, nahikoa egin genduan eguna? - A! nire semea, Gabon zuan hura, Gabon! “ Gure amak gabonetan, urtero kontatzen duen pasadizua da; lehen bere borondatez, orain guk eskatuta...
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Igartua Bengoa, Karmele
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 25755
IGARTUA BENGOA,Karmele "Mari Anbotoko edo Txindokiari,mugetatik at, edozein egunetan " Mari,amets egin dut gaur berriz, eta, badakizu? zu zeunden bizi-bizirik gaurko ametsean. Eta, hain zinen han, non, zu ni nintzen edo... ni zinen zu. Lur koloreko adatsez irudikatu zaitut nigan, hegan egiten zuen gorputz oparo bezain arinean. Ez zeneraman soineko luzerik, ez neraman soinekorik, naturaz jantzita biluzik nintzen zure izatean...