Saiakera

LOPEZ DE ARANA ARRIETA, Inaxio "León Azoulay: euskarazko lehen soinuak (1900)
URUTXURTU BENGOETXEA , Jon "Zeanuriko errotak.Olabarriko errota"
URUTXURTU BENGOETXEA , Jon "Zeanuriko errotak.Olabarriko errota"
URUTXURTU BENGOETXEA , Jon "Zeanuriko errotak.Olabarriko errota"
URUTXURTU BENGOETXEA , Jon "Zeanuriko errotak.Olabarriko errota"
URUTXURTU BENGOETXEA , Jon "Zeanuriko errotak.Olabarriko errota"
URUTXURTU BENGOETXEA , Jon "Zeanuriko errotak.Olabarriko errota"
URUTXURTU BENGOETXEA , Jon "Zeanuriko errotak.Olabarriko errota"

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 

AMA-HIZKUNTZAREN BILA.

atapuerca4  
Greenberg eta Ruhlen-en mapa --¿Qué son las lenguas?, Enrique Bernárdez--.
Harrigarria da mundu zabalean dagoen hizkuntzen aniztasuna; lehen aipatutako 6.000etatik gehienak Afrikan eta Ozeanian daude. Aniztasun honen aurrean asko dira planteatzen diren galderak: Zergatik daude hainbeste hizkuntza? Zer-nolako harremanak dituzte haien artean? Biltzen ahal dira denak “zaku” berean? Eta sorrera desberdinak izatekotan, zer ondorio izango dugu?

Dagoeneko, susmoa daukat gure buruan ez dela aniztasunaren ideia sartzen. Gauzak ulertzeko: sorburura, jatorrira, iturburura joan behar horrek, eta azaltzeko: gure hizkuntzen eta logikaren arauen betebehar horiek estutzen gaituzte. Ez dugu kontuan hartzen bizia, hasieratik, mundu zabalean sortu zenik eta itsasoek eta kontinenteek batera funtzionatzen dutenik; lurralde batean izaki bakarrak izateak, hala nola, Hego-Amerikako llamak, Australiako kanguruak, edo mandioka, artoa, patata, eta abar, erakusten digu lurralde horren berezko eboluzioa; baina, lurralde horietan guztietan konpartitzen dugun natura ere badago.

Bada, arlo honetan ere, hizkuntzalaritzan, isilpean, behar bada, badirudi linguistak lehenengo hizkuntzaren bila dabiltzala eta ez dut esango alferrik izango denik, alderantziz baizik, demostrazio guztietan bezala, lan hori behar-beharrezko dela aitortu behar dut. Baina, goazen, ba, pausoz pauso eta poliki-poliki harira.  

Europaren lezioa.

Paradigmatikoa da Europako mintzairen banaketa: egungo hizkuntzek, euskarak ezik, indoeuropar familia osatzen omen dute. Horrela, Ingalaterran, ingelesa; Italian, italiera; Grezian, grekoa... herrialde horietan sortuak izanda ere, linguistek frogatu dute familia berakoak direla; eta ez hori bakarrik, bere ama-hizkuntzaren ibilbidea ere, hizkuntza indoeuroparraren ibilbidea, hain zuzen, azaldu digute.

Azken mendean linguistikak izan duen bultzada, neurri handian, ikerketa horri, indoeuropar hizkuntzen familiari, zor dio. Bazuten, bai, lehen eskuko lana! Hizkuntza horietako batzuek, antzinako grekoak eta latinak, esaterako, historiaurrearen amaiera finkatzen dute eta, hauekin batera, besteak aspaldiko hizkuntza idatziak izanda, sekulako ondaretza jaso dugu.

Bere tipologiak azaltzeko, banan bana, hizkuntza horien ezaugarriak ikertu dituzte. Haien ahoskeran, lexikotan eta gramatikan arakatu dute; horrela hitz askoren sorrera eta bilakaera, eta maileguen nondik norakoak argitu dituzte; eta dialektoen sorrera ulertzeko tarte jakin batean zein aldaketa gertatzen diren jakiteko bidea zabaldu dute. Hizkuntza horiek erkatzean haien arteko loturak eta desberdintasunak azaldu dituzte, ahaidetasunak ezartzeko ezinbestekoak direnak.

Eta fruituak erruz jaso dituzte, batez ere metodologian: hotsen mapak (fonologia); maileguak eta hitzen eboluzioa (metodo kronologikoak); eta familietan kokatzeko asmoarekin proto-hizkuntzak eratu dituzte. Izan ere, literatura zuten eta historia bera konpartitu zuten hizkuntzekin konparazioak egitea erraza eta tentagarria zen. Horrela sortu zen lehenengo “metodo konparatiboa”. Honen bitartez, erkatzen ari ziren hizkuntzen arteko antzekotasunak, ea ahaidetasunari, maileguari edo kasualitateari zor zitzaizkion erabakitzen zuten.

Beste kasuetan, ordea, erkatu nahi zituzten hizkuntzen ibilbidea ezezaguna zenean, ez zegoen modurik, eta horrexegatik Morris Swadesh-ek “lexiko-estatistiko metodoa” asmatu zuen: hitz kopuru bat (ehun edo berrehun hitz, ezinbestekoak, oinarrizkoak edozein hizkuntzatan) proposatu zuen eta konparatzen zutenen artean, antzeko hitzak kuantifikatzean, ahaidetasun mailak ezarri zituen: %20tik gora, hurbileko ahaidetasuna; %10a edo, urruneko ahaidetasuna; eta %5etatik behera, kasualitate hutsa.
  atapuerca3
  Oinarrizko funtsezko hiztegia –Arkeologia eta mintzaira, Colin Renfrew–.

Baina laster, Greenberg-ek eta Ruhlen-ek bariante bat proposatu zuten: konparaketa hizkuntza asko, ehunka, batera egiten zituzten, eta ehunka ere erabiltzen zituzten oinarrizko hitzak; metodo honetan, ahaidetasunak, maileguak, eta abar, bost axola!

Gauzak horrela bidea zabalik zegoen munduko hizkuntza guztiak familia gutxitan sailkatzeko eta, agian, lehenengo hizkuntzara hurbiltzeko. Munduko hizkuntzak hamabi familiatan bildu eta mapa batean, bere lurraldeen arabera, kokatu zituzten; hori bai, beste sei hizkuntza umezurtzekin batera euskara kanpoan utzi zuten.

Linguisten lana, jakina, hemen ez zen amaitu. Beste pauso bat eman zuten: superfamiliak.

Lehenengoa, nostratikoa, Pedersen linguista daniarrak proposatu zuen. Honetan, indoeuroparra, uralikoa, altaikoa, afroasiarra eta kaukasiar batzuk bildu zituen. Illich-Svitych-ek, beste errusiar linguistekin batera, ildo beretik jarraitu zuen; bere helburua: hizkuntza guztien arbasoa bilatzea. Nostratikoa izen berarekin izendatu zuen, eta helburu horrekin izenordainak, ni  eta hi, beste hitzen artean aukeratu zituen hizkuntza zahar horren aztarnak zirelakoan zegoen-eta. Bitartean, Greenberg-ek, desberdintasun batzuekin, nostratikoaren ordez,  euroasitika suprafamilia aurkeztu zuen.

Bengtson eta Ruhlen hizkuntzalariek dene-kaukasika familia proposatu zuten eta, honetan, azkenean, lekua hartu zuen hizkuntza umezurtz horrek, euskarak alegia; baina ikustekoak dira zer-nolako akatsak sartu zituzten euskal hitzekin! Adibide gisa: gor, zaki, zaro, bortz hitzak erabili zituzten haragi, hezur, gau eta esku hurrenez hurren izenpetzeko.

Ildo beretik  Morvan linguistak “nor-amerindia”ko bi hizkuntza, algonquino-a eta nahuati-a, eta euskara konparatzean honako hau aurkeztu zuen:
Euskara                       algonquino                nahuati
_____________________________________________________
ni                                    ni                             ni
hi                                    ki                             ti
_____________________________________________________

Bitxia da, gero! Baina hizkuntza horien artean kointzidentzia gehiagorik ez badago, eta haien arteko distantzia kontuan hartuz, zer ondorio atera daiteke? Kasualitatea? Lehenengo hizkuntzaren aztarna?

Metodo hauekin, berriz esan behar da, ez dituztela hizkuntzak sakon ikertzen: hiztegiak hartu eta konparatu baino ez dituzte egiten, eta, gainera, hitzetan akatsak purrustaka agertzen dira. Behar bada, gerora ikerketa sakonak egiteko lagungarri izango dira.

Hau guztia kontuan hartuz, nola uztartu orain arte jasotako datuak?

 

botoia1
J.M. Munarriz

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago