Bidaia
Bidaia bat hasiko nuke guztia berdin, baina, dena desberdina den lekura, kaleak, kaleak eta kaleak besterik ez dauden lekura kaleek ingura nazaten, begiek laztandu nazaten. Nire hizkuntza ezezaguna bihurtzen den txokora keinu hizkuntzan mintzatzeko. Bidaia bat hasiko nuke begi berdinekin, dena desberdin ikusteko, begiradari 180 gradutako bira emateko eta buruan dudan zabor guztia, erretzeko. Bidaia bat hasiko nuke hemen dena berdin dagoen bitartean, egoera ezberdina sortzeko, zure gabeziarekin sufritzeko, kuaderno gorrian idazteko eta abesti lasaiekin negar egiteko. Bidaia bat hasiko nuke nire barnean dauden, baina ezagutzen ez ditudan sentipenak bisitatzeko. Egunerokotasunak eraiki ohi dituen mugak deusezteko. 30 Metro
Hogeita hamar metro.Hogeita hamar metro kuadro, kaleak husteko hogeita hamar metro kuadro jateko, lo egiteko, kaka egiteko atsedena hartzeko. Hogeita hamar metro kuadro dena hartzeko dena sartzeko, lasaitasuna sortzeko askatasuna lortzeko. Hogeita hamar metro kuadro, osasuna galtzeko. sukaldearen berotasuna osatzeko, ohearen epela dastatzeko, gorputzaren biologia ikasteko eta hortzak garbitzeko. Hogeita hamar metro kuadro bakarrik bazkaltzeko irratiarekin afaltzeko gosaria prestatzeko eta eguzkiari tokia uzteko. Hogeita bat mende arkitektoak azti bihurtzeko. Iker Zaldua
|