Narrazioak
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Gereka Zelai,Axun
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 36411
GEREKA ZELAI, Axun"Mariren leize-zulo barrenetik"Mugalari GARA 2010-7-30, 59or.Mariren etxean edo leizean, sartu izandako moduan atera behar izaten omen zen bertatik: bizkar eman gabe barnealdeari, barnera begira sartu bada. Hildakoaren arima agertzen zaionak bete behar duenaren antzera, hark ere arimaren bekoz-beko behar du, beti aurrean.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Caminos Ikazuriaga, Haizea
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 21187
CAMINOS IKAZURIAGA,Haizea "Zilar-ezteiak" Luma berrien eleak 8 Zenb. 26 or. Desagertu da egun hauetan haize jelatuak sudurzuloetan iltzatu izan didan garagar usaina. Sumendiaren magalean ezkutatzen den gaztelutik ikusten nuen erdi aroko hiri grisa, gorituta jaiki zen azken egunean. Zure ondoan esnatu nintzen azken egunean.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Odriozola Sustaeta,Iñaki
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 22364
ODRIOZOLA SUSTAETA,Iñaki "Hiru ordu" Luma berrien eleak 8 Zenb. 24-25 or.Orain hiru ordu norbaitek neure ama hil du. Kalean zihoan, bastoi eta guzti, eta semaforoa gorriz pasatzen hasi da: batera eta bestera begiratu, inor ez zegoela iruditu, eta pasatzea erabaki duenerako, autoa aurrez aurre etorri zaio. Baita etorri ere, azkar, gainera automobila.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Aranburu Barrenetxea,Eneko
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 36137
ARANBURU BARRENETXEA,Eneko "Errealitatea versus fikzioa" Luma berrien eleak 8 Zenb. 22-23 or. Pertsonen buruan bi leku dira. Fikzioa eta errealitatea. Hauek garbi bereizten badira gauzak ondo doaz. Baina zenbaitetan ingurukoen gezurrak errealitatetik aldendu nahi zaituzte, fikzioa eta errealitatea nahastaraziz .
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Agirregomezkorta Casals, Mikel
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 23320
AGIRREGOMEZKORTA CASALS, Mikel "Amets-saltzailea" Luma berrien eleak 8 Zenb. 21 or.Goizero egin ohi duen bezala, Imdat El Fahri 6:30ean etxetik atera da lanera joateko. Lagunek, adarra jotzeagatik, esaten diote ordu horretan oraindik kaleak jarri gabe daudela, baina berak ondo baino hobeto daki zein garrantzitsua den Galata zubiaren ondoko Haliç plazara lehenbailehen iristea.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Lopez De Arana Arrieta,Inaxio
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 20941
LOPEZ DE ARANA ARRIETA, Inaxio "Torlojuak" Luma berrien eleak 8 Zenb. 20 or. Auzoan jende guztiak zekien, haren amak izan ezik. Jende guztiak zekien Josebak Izaskun atsegin zuela. Mutilak, laño xamarra izanik, bere lagun guztiei behin baino gehiagotan esana zien Izaskun moduko emakume gutxi zegoela munduan eta haren ederra irabazten saiatuko zela.





