Narrazioak
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Martin Hernandez, Isabel
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 15111
MARTIN HERNANDEZ, Isabel "IA DENAREN HISTORIA" Administrazioa euskaraz IVAP. 2011, 73 ZB. 32 or. - Hartu arnasa, lasai.- Itxi begiak, beldur barik.- Utziozu haizeari zure azala laztantzen.- Adi! Alboan txori batek hitz egiten dizu.- Askatu gerrikoa, sabelean inolako presiorik izan ez dezazun.- Erantzi arropa, suabe, eguzkiak bere berotasunez besarka zaitzan.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Zubeldia de Esteban,Leire
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 12909
ZUBELDIA DE ESTEBAN,Leire "Ezpainetako karmina" Beterriko Liburua Aipamenaren Aldizkaria 2009ko Martxoa , 41.Zenb. Iratzargailuak jo baino lehen esnatu da. Egonezinak itzartu arazi du, haur bat eguberri egunean bezala.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Odriozola Sustaeta,Iñaki
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 12395
ODRIOZOLA SUSTAETA,Iñaki "Aldi Hartan" Beterriko Liburua Aipamenaren Aldizkaria, 2009ko Ekaina 42.zenb. Aldi hartan, bazihoan Jesus asfaltatu gabeko bide batetik. Dena harri eta hautsez beteta zegoen: lurra, aspaldian euririk egin gabe baitzegoen, baita Jesus bera ere, aldean zeraman jantzia belaun azpirainokoa baitzen, eta sandalia zahar batzuekin zebilenez, hauek, pauso bakoitzean harrotzen baitzuten bide desegoki hartako lokatz lehorra.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Lopez De Arana Arrieta,Inaxio
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 17516
LOPEZ DE ARANA ARRIETA, Inaxio "Atxitxaren (H)ilobia" Julene Azpeitia 23 ipunin lehiaketa. 2010 Zumaia Gazte-gazterik alde egin nuen etxetik. Gurasoekin ondo moldatu ez eta itsasoa ihesbide bakar ikusten nuen. Etxekoak ahal den urrutien uzteko gogoa nuen, eta bide batez, mundu zabalak eskaintzen zizkidan erronkei aurre egin. Paradisuaren bila abiatu nahi nuen, etxeko infernua atzean utzirik.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Valois Nuñez,Mª Carmen
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 24106
VALOIS NUÑEZ, Carmen "Haizearen alabak"XIV Narratiba Lehiaketa MARIA DE MAEZTU Saria, 2010-11-26. Arrosario ordua ailegatu da. Ilunabarreko deboziozko otoitza. Gehienak emakumeak dira eta elizan egon zitezkeen baina Zahar etxe batean daude. Gurpil-aulki eta gainontzekoetan eseriak, telebistari begira jarri dituzte. Soinua kendu diote telebistari.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Gereka Zelai,Axun
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 36359
GEREKA ZELAI, Axun"Mariren leize-zulo barrenetik"Mugalari GARA 2010-7-30, 59or.Mariren etxean edo leizean, sartu izandako moduan atera behar izaten omen zen bertatik: bizkar eman gabe barnealdeari, barnera begira sartu bada. Hildakoaren arima agertzen zaionak bete behar duenaren antzera, hark ere arimaren bekoz-beko behar du, beti aurrean.