Narrazioak

Irudiak: Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Luma berrien eleak 10.zenb.
Luma berrien eleak 10Zenb.
Irudiak:Kristina Fernandez
ZAZPIKA GARAren aldizkaria
ZAZPIKA GARAren aldizkaria

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
Horoskopoa
7k6  
Marrazkia: Kristina Fernandez  
pdf  

Udaberriko goiz eder bateko zortziak eta hogei pasatxo dira. Agian kasualitatea baino ez den arren, emakume izeneko kafetegi batean, Maddi-n, hiru andrazko, lagunak, kafesnea hartzen ari dira: Maite, Jasone eta Beronika. Hiruretatik ailegatzen azkena Jasone izan da, eta beste bi lagunekin esertzen ari den unean bertan, Miren agertu da, laugarrena: 

—Egunon neskak! Eskatu duzue zuena? —galdetu die Mirenek.
—Nik bai. Hor datoz gainera nire kafesnea eta kruasana —erantzun dio Beronikak barrara begira.
—Nik oraindik ez dut eskatu ezer. Kafesne bat hartuko dut —dio Jasonek.
—Eta zuk, Maite, Zuk zer nahi duzu?—galdetu dio Mirenek.
—Lasai. Zuek etorri aurretik haurtu dut ebakia —erantzun dio Maitek.
 

Miren barrara hurreratu eta bi kafesne eskatu ditu. Beronikari bere kafesnea eta kruasana eraman dizkio mahaira eta eseri egin da. Ordu erdi eskas baino ez daukate lanera joan aurretik, eta bata eta besteak kontu kontari ari dira egun hartan egin beharrekoetaz. Barraren atzealdetik zerbitzariak bi kafesneak prest daudela dio, eta Jasone altxatu eta mahaira ekarri ditu.

Maitek eskutan egunkaria dauka, eta hizketaldiari ekiteaz aparte, albisteei gain-begiradatxoa botatzen die:

—Aizu, Maite, utz iezaiozu orriak pasatzeari, eta joan zaitez atalik garrantzitsuenera: ea zer dioen horoskopoak. —Ene, arrazoia! Ea! Lehenengo zu eta biona: Gemini. Entzun ondo:
«Zure sinpatia liluragarria da kontrako sexuko pertsonentzat...»
—Hara!!! Gogor hasten gara —diote irribarre artean entzuten dauden hiru lagunek.
—Entzun! Entzun! Ene, emozioarekin letrak ere lanbrotu egin zaizkit, eta ezin dut ondo irakurri —dio Maitek, lagunek irribarreek barre-algara bihurtze bideari ekin dioten bitartean. —Burua atzerantzago botako dut, eta horrela hobe... Entzun ondo:
 

«Are gehiago, kimika eta erotismo handiko erlazio bati hasiera eman zeniezaioke».

Lau lagunen arteko barre, txantxa eta trufak gora egin dute, eta kafetegian daudenak lau emakumeei begira jarri dira, haien goizean goizeko zalapartaren eta pozaren inbidia apur bat sentituz.

—Ea neskak, oraindik ez dudala amaitu! —esaten die Maitek, betaurrekoak erantzi eta malkoak sikatzen dituen bitartean. —Ia, entzun:
«Dagoeneko bikotea baduzu, kontuz.»
—Zelan? Zelan esan duzu azken zati hori? Errepika berriro... —diotso Mirenek, bekokia zimurtuz eta aurpegiera olgetako haserre itxuraz aldatuz.
—«Dagoeneko bikotea baduzu, kontuz.» –errepikatu dio Maitek. ?
—Ez, zati hori niri ere ez zait gustatu —esaten die lagunei Jasonek, txantxa jarraituz. —Hori, zer dela eta dio?
—Bada, kontuz ibiltzeko bikoteduna bazara: hain suertatzen zara liluragarri kontrako sexukoentzat, non arriskuan jar daitekeela zure bikotearekin duzun harremana...—argitzen die Beronikak lagunei.
 

Beronikak esan duenarekin ez datoz bat Jasone eta Miren. Maite ordea, ahopean barre egiteari ezin eutsita dabil, betaurrekoak garbitu eta garbitu eten gabe.

—Memelokeria galanta! —esaten die Mirenek. —Gauzak ondo antolatuz gero, ez dago zertan inor mindu. Gauza bat da norberaren bikote ofiziala, norbere senarra edo nobioa; eta gero, aparte, antola daitezke norbere “Currupipi”-rekin saiotxoak... —esaten die serio plantak eginez.
—Ixo! Zer esan du, “Currupipi”? Hori zein dugu bada? —galdetzen du Maitek, paperezko zapitxo batekin begietako errimela zabaltzea ekidin ezinik.
—Emakumea! Ez dakizu “Currupipi” nor den, ala? —galdetzen dio Beronikak lauren arteko txantxa giroari berak ere tenk eginez. —Ubriqueco Jesulin badakizu nor den, ezta, toreroa dena? Bada, haren tigrearen izena da “Currupipi”.
 

Barrez lehertu beharrean daude dagoeneko laurak: bataren aurpegiera, bestearen sasi-azalpenak, hirugarrenaren harridura xelebrea eta laugarrenaren lotsagabe eta endredatzaile txistagarri trazak. 

Kafetegia txikia ez den arren, lau lagunen barre-zantzoek bertan dauden guztien jakin-mina piztu dute nonbait, gehienak, aldiro, begira ari zaizkie eta.

—Arrazoia duzu, Miren ? diotso Jasonek. ?Nik entzunda daukat, gizarte-maila altuetan guztiz onartuta dagoela senarrak, emazte ofiziala izateaz gain, amorantea izatea. Gainera, emazteek eskertu egiten ei dute egoera hori; horrela, senarra amorantearekin dagoenean, emazteari atseden ematen ei dio eta.
—Ikusten? ?esaten die Mirenek lagunei. ?Hori berori da diotsuedana. Antolatzea da gakoa. Esate baterako, domeka eguerdian moilatik osteratxoa emateko: senarra, edo nobioa. Zapatu arratsaldean salako butakan lo kuluxkatxoa egin ostean “Joango gara supermerkatura, kari?” esateko, senarra...
—...edo nobioa! —jarraitzen diote lagunek aho batez.
—Hori, hori! —jarraitu du Beronikak. Argindarraren faktura zenbatekoa izan dugun aitatzeko, senarra, edo nobioa...
—Eta supermerkatutik etxerakoan poltsarik pisutsuenak garraiatzeko... —eman dio segida Jasonek.
—Senarra edo nobioa!!! —esan dute laurak batera, barrez noiz apurtuko.

Senar, amorante, nobio eta Currupipi kontuak utzi egin behar izan dituzte, lanerako ordua heldu zaie eta. Hurrengo baterako utzi beharko dugu kimika eta erotismo handiko erlazioen eta bikotea izatearen inguruko antolaketaren gakoan sakontzearena. Hala izan bedi!

Ondarrutarra. Hezkuntzan dihardu lanean.
Idazle Eskolako bigarren maila bukatu berri du.

 

 

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli