VIVES URBIETA ,Alaitz " Mugakook" Luma berrien eleak 2008 6. zenb. 43 or. Mugan bizi garenok barrura begiratzen dugu, baina, begi ertzetan ageri da bestaldea. Eta haren lilura. Mundu berria, arrotza, traidorea. Mugan bizi garenok noizik eta behinean mugaz bestaldean bizi direnen begi niniak ikusten ditugula egiten dugu amets, zuhaitz adasken artetik. Beltzak dira, diztiratsuak agian. Mugan bizi garenok gorputza erdi arrotz, erdi hotz sentitzen dugu; Erdia baino ez bagina bezala, mugako.