Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
Aulki bat elurretan

ALBERDI, Uxue. Elkar, 2007

luma51    

Aulki jolasa: Jokalari kopurua baino aulki gutxiago jarriko ditugu borobil bat eginez. Partehartzaileak, Uxue Alberdi  tartean, inguruan arituko dira musikaren laguntzarekin eta musika gelditzen denean eseri egin beharko dute. Tokirik aurkitzen ez duenak jokoa utzi behar izango du. Edo tokiz aldatu. Nork daki! Aulkiak desagertzen joango dira eta parte hartzaileak gero eta gutxiago izango dira. Azkenean aulki bakarra geratuko da eta aulki hori elurretan egongo da. Uxue Alberdiren Aulki bat elurretan.

Uxue Alberdi (Elgoibar, 1984). Aulki bat elurretan liburua20 urterekin hasi zen Uxue Alberdi idazten eta  2007. urtean karrikaratu zuen Elkar argitaletxeak. Ez da ipuin bilduma soil bat. 17 ipuin solte izan arren elkarrekiko lotura duten istorioak dira guztiak. Ipuinek ipuin izateko ez dute besteen beharrik baina Alberdiren berezitasunari jarraiki lehen liburu honetan xehetasunek edo detaile txikiek dute pisurik handiena. Irakurleari, beharbada oharkabean pasako zaizkion detaileak diren arren, elgoibartarren ezaugarrietako bat da hori: xehetasun txikiei erreparatzea.

Suedian du kokaleku bilduma honek, Erasmus beka dela eta bertan izan zelako urte betez idazlea, baina Alemanian, Finlandian zein Euskal Herrian koka daitekeen liburua da hau. Hori bai; giroa, denbora eta espazioa leku berean  mantentzen da liburu osoan zehar. Suediako “perfektutasunaren” aurrean egoerari buelta ematen saiatzen da Uxue  bere ipuinetan eta inperfekzioak umorearekin tratatzen ahalegintzen da. Horren adibide, bere azkeneko ipuina: “Oilo Azala”. Mozkorti bat alkohola saltzen duen denda batera joan eta dendariak ez dio alkoholik saldu nahi. Horrela kontatuta, lehenengoak eman  beharko liguke errukia baina egoerari  buelta emanda saltzailea da benetako  arazoak dituena.

Pertsonen arteko harremanak kontatu nahi izan ditu elgoibartarrak bere lehen liburu honetan eta Suedian ezagututako jendarteak eta bertakoen indibidualtasunak ipuin guztiak kutsatu dituela esan daiteke. Liburuari izena ematen dion ipuinean, “Aulki bat elurretan”eta  “Xake Mate” kontakizunetan Sven da protagonista; elurraren babesean bakardadean bizi den gaztea.

Ipuin guztietan gauza txarren alde onak opatzen saiatu da Uxue eta egungo jendartean gero eta ohikoagoak diren gaixotasunak modu dibertigarri batean azaleratu nahi izan ditu.

Begiak ireki eta “Klik” batekin hasi eta begiak itxi eta “klik” batekin bukatzen den ipuin bilduma da Aulki bat elurretan.

Hala ere, Uxueren aulkienganako “obsesioak” badu segida. Eta izan dezala!

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago