Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
Ofizioaren ajeak hizpide 
FIKZIOAREN IZTERRAK  UrApalategi  Susa, 2010
 
li45    
pdf    
Bere lehen ipuin liburuarekin itzuli da Ur Apalategi euskarazko literaturaren erakusleihora. Aurrez idatzitako bi nobelekin  batera, “Gauak eta hiriak”eta “Gure Gauzak S.A.”, trilogia moduko bat itxi nahi izan omen du. Izan ere, guztietan idazlearen figura azaltzen da ardatz moduan. Horretaz gain, bikote harremanei ere garrantzia berezia ematen die, maitasunaren fikzioa  deitzen dion horri erreparatuz.
 

Izenburuan agertzen den legez, fikzioa baita Apalategiren literaturaren beste ezaugarrietako bat. «Fikzio konpartitua»  deitzen dio berak literaturarekin lor daitekeenari, idazlearen eta irakurlearen artean sortu ahal den nolabaiteko lotura, alegia. Horrelako zerbaitek lotzen du “Beste bizitza”ipuina. Bertan, narrazioko pertsonaia baten eskutik kontatzen zaigu istorioa, etengabe puntu berean gelditzen dena. Baina puntu horretan irakurle desberdinak dira gelditzen direnak, bakoitza «beirazko burbuila batean bailegoen. Literatura beirazko burbuila gisa. Harro nengoen hitzen indar soilaz sorturiko efektuaz».

Arestian esan bezala, idazlea eta literatura dira ipuinotako elementu nagusienetakoak. “Azken fandangoa Buenos Airesen”izeneko ipuin luzean, gainbeheran dagoen autore bat eta hasi berritan mundua jateko prest dagoen beste bat dira  protagonista. Gauzak egiteko molde zahar nahiz berriak, mugiarazten gaituen lehia geldiezinean. Literatura sari eta kongresuen kritika zorrotza guztiaren atzean. Fikzioa izan arren, nahi gabe ere, irakurleak izen-abizenak jartzeko tentazioa izango du ipuineko pertsonaiekin. Epaimahaian ere sarien inguruanari zaigu idazlea, berauen atzean dauden interes ezkutuen bidetik.

“Gutun bi posteritateari (Literatura eta Historia)”deitutakoa, errealitatea eta literatura bereizi ezin dituenaren kontakizun garratza da. Historian esku hartuz, literatur munduan tokia topatu nahi duenaren istorioa, euskal politikaren kontuak tarteko.

“Urrezko vespa”narrazioak, aspaldiko ezinezko amodio batek utzitako arrastoaz dihardu. Maitatzeaz eta maitatua izateaz. Bizitza elkarbanatzeko dagoen beharraz, baina berriz ere fikzioaren eremuan gabiltzala argi utzi nahirik, amaiera bitxi horrekin.

Zazpi ipuinen artean niri gehien gustatu zaizkidanak “Ergatibu”eta “Bernardo et Ramon”izan dira. Lehenengoan euskararen zuzentasuna obsesiotzat duen gizonaren istorioa kontatzen zaigu. Euskara ikasle askorentzat hain zaila suertatuohi den “K”horrekin, ederki islatzen du idazleak pertsonen arteko harremanetan ika-mika zerk pitz dezakeen. Euskararen txukuntasunari hainbesteko garrantzia ematen dion idazlea beste gauza batzuetaz ere jabetuko da, gordetako obsesioak azaleratu ahala.

Atxaga eta Saizarbitoriaren izenak dituen bigarrengoan, beste obsesio edo gainkarga bat ikus dezakegu euskal literatura ezagutarazteko asmoa duen gaztearengan. Hizkuntza txikia izanik guztiok eman behar dugu zerbait. Badirudi hori dela buruan duen kontu bakarra, pertsonaia helduari sinesten zaila gerta badakioke ere. Existitzen garela behin eta berriz aldarrikatu behar horretan ere gainkarga daramagula, edo obsesioa al da? Bere burua nobelagile hertsitzat zuen batek ipuin liburu ederra utzi digu. Aurrerantzean ere bide guztiak irekiak izango dituela pentsa daiteke, literaturaren euskal unibertsoan eztena sartzen jarrai dezan.

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago