BALERDI ARANBURU,Iban"Ofizioaren ajeak hizpide " HOT
Bere lehen ipuin liburuarekin itzuli da Ur Apalategi euskarazko literaturaren erakusleihora. Aurrez idatzitako bi nobelekin batera, “Gauak eta hiriak”eta “Gure Gauzak S.A.”, trilogia moduko bat itxi nahi izan omen du. Izan ere, guztietan idazlearen figura azaltzen da ardatz moduan. Horretaz gain, bikote harremanei ere garrantzia berezia ematen die, maitasunaren fikzioa deitzen dion horri erreparatuz. Izenburuan agertzen den legez, fikzioa baita Apalategiren literaturaren beste ezaugarrietako bat. «Fikzio konpartitua» deitzen dio berak literaturarekin lor daitekeenari, idazlearen eta irakurlearen artean sortu ahal den nolabaiteko lotura, alegia...