Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
JOAN MARI IRIGOIEN

IDAZLEA

Lau urte, egunean 14 orduko idazketa intentsua, krisialdia, fikziozko familiarekin eta benetako  familiarekin aldi berekobizikidetza, Dostoievskiren lezioa, guztiaz hitz egiteko desioa eta 2.111 orri. Osagai  horiek guztiak ditu Joan Mari Irigoienen (Altza, 1948) proiekturik mardulenak, «Orbetarrak» trilogiak. galderarik egin gabe bizi dira.
irigoien    
ARGAZKIAK: Conny BEYREUTHER    

Solasean Joan Mari Irigoiekin

«Oso erreala egin zait lau urte hauetan
Orbe familiarekin izan dudan bizikidetza»

Leire Zubeldia

--------------------

Arratsalde euritsua Donostian. Autobusez etorri da Joan Mari Irigoien bere Altzako etxetik orbetarren etxera, Reginaenea jauregira. Abegikor, gela bateskaini digute. Tximinia ondoko besaulki batean eseri eta hasi da solasaldia.

Zer esan nahi du zuretzat «Orbetarrak»  trilogia amaitu izanak?

Batez ere liberatuta sentitzen naiz. Lan hau hartu nuen bere momentuan, orain dela lauzpabost urte, eta egunero ibili naiz ordutik, egunero, edo ia egunero, larunbatak eta igandeak barne, eta orduan, noski, sekulako liberazioa sentitu dut. Hori da lehen inpresioa.

2008koirailean kaleratu zenuen «Bestea da mundua», trilogiako lehen liburua. Nolakoak izan dira hiru urte hauek?

Egia esan, lauurtekoprozesuaizan da. Tartean, humero haustura bat izan nuen eta lesiotik ondo errekuperatu nintzen arren, insomnio arazo batekin egon nintzen bi hilabetez. Oso txarra da lo egin ezina, eta gogoratzen naiz horren ondorioz grogi bezala ibili nintzela hurrengo bi hilabeteetan. Gero buelta eman nion eta berriro jarri nintzen idazten. Nik liburu bat idaztean ez dut larritasun handirik pasatzen normalean, bainaaipatu dudan garai horretan halako krisi bat pasa nuen, hasitakoa bukatuko ote nuen  zalantzan jartzeraino. Zorionez, edo batzuentzat zoritxarrez (barrez), buelta eman nion, eta hemen dago emaitza.  Norbaitek pisuzkoarmabezala ere erabil  dezake trilogia (barrez berriro).

Nolako harremana izan duzu Orbe familiako kideekin? Zuen arteko bizikidetza idazten aritu zaren uneetara mugatu  da edo hogeita lau orduz bizi izan zara beraiekin?

Idatzi ditudan istorio batzuen kasuan, eta trilogia honetan bereziki, bertako familiarekin bizi izan naiz, halako eran non ia  errealagoak egin zaizkidan etxekoak baino. Eta bide batez, barkamena eskatzen  diet etxekoei. Horrelako proiektu batean  iraulia zaudenean ez dago beste biderik,  edo nik behintzat ez dut aurkitu.

Kanpotik ematen du trilogiaren idazketa prozesua oso intentsua izan dela.

Bai, bai. Diziplinaizugarria izan dut.  Goiz eta arratsalde aritu naiz idazten. Humeroa hautsi baino lehen, Ezkaraira joan ohi nintzen. Han badaukat apartamentu txiki bat, eta bertan jarduten  nuen. Egunean hamalau orduz idatzi  dut. Bakoitzak bere moduadu: batzuek  nahiago dute mendira joan, kalean paseatu eta hortik zehar ibili ondoren, bat-batean zerbaitotu eta orduan idaztea.  Nik, liburu batekin hasi eta amaitu arte  ez dut atseden hartzen. Horrela izan dira  nire proiektu guztiak 

Hasieratik, zure asmo nagusia familia baten istorioa kontatzea izan da, baina edozein familia da orbetarrena? Nola  definituko zenuke sendi hau? 

Egin nezakeen familia abertzale batetik  abiatutako zerbait, nigandik gertuago  dagoen munduadelako. Baina hain justu ere, guztiz beste modu batekoa den  familia aukeratzea erabaki nuen. Patricio Etxeberria, Orbegozo... Enpresari handiak izan dira Euskal Herrian. Bada, argi eta garbi nuen aita pertsonaia horien antzekoa izango zela. Emaztea berriz, nazionalismoaren tradiziotik abiatuta sor nezakeen, baina pentsatu nuen hobe nuela Regina bezalako emakume bategitea, hainbatgauza aztertzekobidea emango baitzidan. Guztiz euskalduna da Regina, baina egun batean Madrilgo Villalvako markesa ezagutzen du  eta guztiz liluratuta gelditzen da bere  jantziekin, bere hizkerarekin, bere hizkuntzarekin... Hori da nahi nuena. Seme-alaben kasuan, erabateko sakabanaketa nahi nuen. Adar asko nahi nituen.  Eta hau lotuta dago nire lehenengo asmoarekin: guztiaz hitz egitea. Dena  ezin izan dut kontatu, noski, baina  behintzat gai ezberdinak ukitzen ahalegindu naiz. Asmo horren ondorioa izan  da familiaren garapena islatzen duen  prozesua, trilogiari eman diodan zuhaitzaren egitura: lehen liburuan (“Bestea da mundua”) familiaren sorrera, sustraiak; bigarrenean (“Haragiaren gauak  eta egunak”) garapena, enborra; eta hirugarrenean (“Nor bere bidean”) adarrak, amaiera.

Hasiera batean bigarren liburuan bildu  nahi izan zenuen istorio osoa... 

Bai, ezustekoak gertatzen dira tarteka. Ni bigarren zati horrekin hasi nintzen. Familia baten istorioa kontatu nahi nuen. Jarri nituen gurasoak, jarri nituen seme-alabak, eta zer gertatu zitzaidan? Elkarrekin jartzen nituenean gurasoak azalpenetan galtzen zirela, beren mundua oso bestelakoa baita seme-alaben munduarekin alderatuta, eta horrek astundu egiten zuen istorioa. Orduan jabetu nintzen gurasoen bizitza lehenengo liburu bateankontatu behar nuela, bigarrengoan  horrelako azalpenak ekiditeko. Bigarren  liburu hori enborra izango zen, baina  adarrak falta zitzaizkidala konturatu  nintzen orduan. Halaxe jarri nituen  etxeko bi, Gabino eta Damaso, bakoitza  puntu batean hizketan.

Muturreraino eraman duzu pertsonaien  karakterizazioa, oso mamituta aurkezten dituzu. Zeregin horretarako Dostoievskiren «Krimena eta zigorra» hartu  omen duzu eredu. Zertan lagundu dizu? 

Ni ez naiz ez psikiatrian ez psikologian espezialista, baina asko gustatzen zait gure barnea arakatzea. Nobela horrek inpaktatu egin ninduen gaztea nintzela irakurri nuenean. Duela hamabost urte edo, berriro irakurri nuen eta aurreko aldian bezala nigan eragitea lortu zuen, batez ere, Dostoievskik pertsonaien barrua deskribatzeko erabiltzen duen moduagatik: pertsonaien barrutik hitz egiten du. Hura izan zen psikologiaren alorrean jaso dudan leziorik handiena. Horrelakoak barruan geratzen zaizkizu,  eta nobela hau idazten hasi nintzenean  pentsatu nuen: zergatik ez ditut pertsonaien barrutik idatzitako zatiak eransten? Guk hitz egiten dugunean iruditzen  zaigu benetan ari garela. Baina ni konbentzituta nago, askotan, hitz egiten dugun bitartean, azpian, bizi senaeta beste  sentimendu batzuk irakiten egoten direla. Adibidez, nobelako seme-alabetako  bat hitz egiten ari denean, dioenaz konbentzituta, ahalegintzen naiz azpian irakiten duen hori bistaratzen, eta azaltzen,  nola uste dugun bizitza gauza batdela,  eta azkenean bestelakoa izaten den. Ez  da baieztapen kategoriko bat, baina susmo hori daukat 

Hiru eleberrietan bi pertsonaia antagonista jarridituzu aurrez aurre: Beñardo eta Nazario anaiak lehenik, Teofilo Maria eta Domingo ondoren, eta Damaso  eta Gabino azkenik. Hauek dira trilogiako pertsonaia nagusiak?

  BURU-BELARRI
«Diziplina izugarria
izan dut. Egunean
hamalau orduz idatzi
dut. Bakoitzak bere
modua du; nik, liburu
batekin hasi eta
amaitu arte ez dut
atsedenik hartzen.
Horrela izan da nire
proiektu guztietan»

Izan daiteke. Baina nik pentsatzen dut lehen zatian Regina Nazarioren parean jar  daitekeela gutxienez. Bigarren zatiari dagokionez, zuk esandakoa neurri batean  egia izan arren, ez zaitiruditzen hain muturrekoa denik. Teofilo Mariak eta Domingo Mariak oso izaera kontrajarriak dituzte, bainabeste anai-arrebak ere hor  daude. Ez nuke esango horiek guztiak aipatutako bi pertsonaien itzalean geratzen  direnik. Hirugarren zatian bai, Gabino eta  Damaso dira protagonista nagusiak. Galdetu didate ea “Nor bere bidean” lanean  zergatik ez diodan Maria Bibianari protagonismo gehiago eman. Tira, irakurle bakoitzak bere irudipenak ditu. 

Gertaera bera baino, gertaera horren aurrean bakoitzak har dezakeen jarrera azaltzea interesatzen al zitzaizun?

Bai, egia da. Horregatik jo dut introspekziora, jarrerak aztertzeko eta ustez egia denaribuelta emateko; gauzak beste era batean ikusteko, beste ikuspegi batetik begiratzeko. Introspekzio horiek une jakin batzuetan egin ditut soilik. Momentu oro introspekziora jo izan banu nobela bakoitza mila orrikoa izango litzateke. Tarte batzuetan istorioa azkarrago doa beraz, eta beste tarte batzuetan geldialdiak daude, pertsonaien barne mundua adierazteko. Funtsean,  nobelaren osagaiak kontaketa eta introspekzioa dira.

EZBERDINTASUNETIK
«Egin nezakeen
familia abertzale
batetik abiatutako
zerbait, nigandik
gertuago dagoen
mundua delako.
Baina, hain justu,
guztiz ezberdina den
familia aukeratzea
erabaki nuen»
   

“Haragiaren gauak eta egunak”eleberrian bada pertsonaia bat azaldu eta segituan desagertzen dena. Bere denbora laburra den arren, sekulako arrastoa uzten dufamiliakideengan. Zer irudikatu  nahi izan duzu Benjamin Mariaren jaiotza eta heriotzarekin?

Fisikoki desagertzen da, bainazama handiena berak du. Beti izan dut sentiberatasun handia minarekiko. Bai besteen minarekiko eta bai nirearekiko. Benjamin Maria ez dut nik asmatu. Benjamin Maria nonahi dago. Albistegietan ikusten  ditugunak batzuei berehala ahazten zaizkie. Autodefentsarako mekanismoa  dahori. Nik, ordea, ez daukat abilezia hori. Minari aurre egiteko bakoitzak bere bideak izaten ditu. Adibidez, ateo baten  ikuspuntutik, norbait hiltzen den momentuan, hildakoa jaio aurreko eszenatokira itzuli behar da. Hori da Damasok hartzen duen jarrera Benjamin Mariaren heriotzaren aurrean. Nire ustez jarrerarik adimentsuena da, baina nik ezingo  nuke modu horretan jokatu, nire izateak  ezdidalako uzten.

Pertsonaia hauetako bat Joan Mari Irigoien izan daiteke, edo denek dute idazlearen zantzuren bat?

Iruditzen zait pertsonaia guztiek dutela niretik zerbait. Aspaldi idatzi nuen “Poliedroaren hostoak”nobela. Gizakia poliedro bat dela pentsatzen dut, aurpegi asko dituela, alegia. Horrek ez du esan nahi gizakia zuria denik. Momentu zehatz batean aurpegi bat gailentzen da, eta hurrengo batean beste bat. Pertsonaia guztiek, beraien poliedroan, nire  aurpegiren bat dute.

Orbetarren trilogia baino lehen, “Babilonia”edota “Lur bat haratago”argitaratu zenituen. Hiruetan familiaren, leinuaren ideia dago oinarrian. Zergatik  egiten zaizu hain erakargarri?

Familiaren kontzeptua aldatuz doa. Orain badira familiak guraso homosexualak dituztenak, guraso bakarrekoak...  Oso ondo iruditzen zait, baina XIX. mende hasieratik hasi eta XX. mendera artean bizitako jendearentzat hori pentsaezina izango litzateke. Familia gizartearen isla da. Familia baten istorioa kontatuz gizarteko arazoez hitz egin dezakezu. Niretzat familiak laborategi ezin
hobeak dira nire kezka psikologiko eta sozialak adierazteko.

Ba al duzu beste lanik buruan?

    «Bizitzaren
zentzuari
buruzko galderek
pisua izatea nahi
nuen»

Dagoenekonobela batekin ari naiz. Armen ingurukonobela da. Beti kezkatu izan nau armen kontu horrek. Hipokrisia  eta faltsukeria izugarria dago. Orain gutxi Wikileaks-eko dokumentu horiek atera ziren, egon den espioitza eta zikinkeria hori guztia argitara emanez. Horren aurrean agintari batzuek esan dute “pirata”moduko hauek terroristak direla. Baina zer gertatu zen orduan 80ko hamarkadan Iran eta Iraken arteko gerra izugarri hura piztu zenean? Alemaniak  eta Europa osoak batzuei eta besteei armak saldu zizkieten. Izugarria da! Eta Aznar jaunarena bera: Bush eta Blair-ekin  batera, gerra piztu, jendetza hil eta hor  daude aske, karitateko mojak balira bezala. Mundu honetan pertsona bat hiltzen duena  espetxera joaten da, euro bat  lapurtzen duena espetxera joaten da,  baina mila milioi euro lapurtzen dituena  edo milioitik gora pertsona hiltzen dituena ez doa espetxera. Horrelako salaketa bat egin nahi nuke orain lantzen ari  naizen nobelan.

Nobela hori baino lehen ordea, ziurrenik, beste eleberri bat argitaratuko dut.  Orain zortzi urte egin nuen eta kutxan  gordeta eduki dut zalantzak nituelako.  Beharbada orain da momentua hori ateratzeko. Urtegi baten ingurukoa da. Nafarroako toki batean kokatuta dago. Lehenik berregin egingo dut eta beharbada  datorren urtean plazaratuko da.

Gutun trukaketaren bidez sendikoen akabera kontatzen da. Hasieratik argi zenuen orbetar bakoitzaren patua?

Oro har, nik buruan izaten ditut pertsonaiak, eta horietako bakoitzarentzat plan bat egina izaten dut. Batzuetan ordea, pertsonaia horiek geratu egiten dira, eta «Joan Mari, gaizki zabiltza» esaten didate. Besteak beste, Nazario  Orberen kasua izan da hori.

irigoien1    

Pisu handia dute bi anaiek bizitzako hainbat gaiz egiten duten argudiaketek. Ez al da familia baten istorioa kontatzeko helburutik gehiegi urruntzen?

Idazle bakoitzak kausa batengatik idazten du. Batzuk galderarik egin gabe bizi dira. Ni beste muturrean nago. Behin mundura etorri naizenez gero, zergatik etorrinaizen jakin nahi nuke. Hirugarren zati horretan bizitzaren  zentzuari buruzko galderek  pisua izatea nahi nuen, eta horregatik jarri nituen bi anaiak argudiaketan.Horrekin  batera, familiaren amaiera ere  kontatzen dute. Beraz, bi funtzioak betetzen dituzte.  Familiaren istorioa kontatu eta  bizitzaren zentzuaz argudiatu.

Bibiren bi semeen jaiotza ate  ireki batal da?

Damasok ez du semerik nahi, Gabino fraide dago, eta adierazi nahi nuen Bibik nahi dituela eta badituela. Egia da bi haur horien bizimodua gara nezakeela, baina ez da  laugarrenik egongo.

Leire Zubeldia

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago