GOIENETXEA CERECEDA, Ekaitz " Egun on" Mugalari GARA 2008-06-07, 8 or. Ur hotzaren txorrota zabaldu dut eta konketa bete aurpegia bertan murgiltzeko. Bart gaueko garagardoek utzi didaten buruko mina hondoratzea da asmoa. Burua belarrietaraino sartuta, durundi metalikoa entzuten da. Itsasoan bezala. Urpekari betaurrekoak jantzi nituen lehenengo aldia txikitan izan zen, osabarekin...