Zer egin du bizitzak gurekin? Hori galdetuz batera itxi dut liburua, desilusio pittin batekin, nire oroitzapenak buruan eta urte berri honetako nire amets zahar berrituak eta asmo berriak buru-bihotzean. Zer egin du bizitzak nirekin? Zer egin iraganak harrapa ez nazan, gutunak ireki ere egiten ez eta maitasunezko eskutitzek inor hunkitzen ez duten garaiotan? Milurteko berrian bizitza berriari ekin diote gaztetako hiru lagunek, iraganeko promesari uko eginez. Izenburuari kasu eginez, beste bukaera bat espero nuen, eta halako sentipen gazi-gozo bat utzi dit bihotzean...