Inork ez zigun esan bizitzea erraza zenik, baina pena merezi du. Hori esan dit funtsean Gabriel Korta poetak. Mundua hobetzeko ahaleginetan bihotza samurtu egin dit poeta sufrituak bere bizipenekin. Bizitza xamurragoa egiten saiatzen naiz egunero, eta irribarre egin diot poeta urdin horri. Lau zatitan irakurri ditut poetaren sentimenduak, eta bihotz txiki zintzo horretako zenbait pertsonari zuzendu dizkio bere hitzak. Bihotzak triste dirau, baina bere testigantza eta sentipen zintzoa adierazi nahi izan digu...