Liburu mardula ireki eta “Vikingoen Sorterrira. Istorioak”irakurri dut sarrerako orrietako batean. Istorioak edo ipuinak baino, esango nuke zazpi nobelatxo idatzi dituela Xabier Mendiguren Elizegik. Beti pentsatu izan dut pertsona bakoitzak nobela bat gordetzen duela. Bere bizitzaren nobela. Bada, liburu honetan pertsonaia ezberdinen nobela kontatzen zaigun irudipena dut. Pertsonaien istorioak dira eta ez istorioetako pertsonaiak...