Aurretik narrazio liburu bat (“Orain galderaberriak ditut”) eta saiakera bat (“Ez merkeenak! Bai onenak!”) argitaratu ondoren, hauxe da idazle errenteriarrak kaleratu duen lehen nobela. Buelta asko eman omen dizkio, zati asko kendu, aldatu, berridatzi... azken emaitza honetara heldu arte. «Idazteko ezabatzen jakin behar da. Hartu gaur egungo edozein liburu, eta konturatuko zara idazleak ez zuela hitzik ezabatu nahi». Liburuan bertan, idazteari eta idazlearen bakardadeari eskaintzen dizkion tartean, hainbat hausnarketa interesgarri agertzen dira idazten aritua den batek idazten hasi nahi duen bati esanak...