«Oraindik ez zarenean zutitu bizitzeko, alferrikakoa da esertzea idazteko». Thoreauren aipu hau agertzen da liburuaren hasieran eta badirudi autoreak ere hauxe izan duela gogoan hainbeste urte literaturatik aparte xamar ibiltzeko. Gogotsu bueltatu dela ere esaten du, Mikel eleberriko pertsonaia nagusiaren eskutik. Edo hori iruditu zait behintzat. Ez baitago oso argi zenbait zati egiazkoak ala asmatuak diren...