Donna Leon estatubatuarra izan arren, aspalditxoan Italian bizi da, Venezian, eta bertan kokatzen ditu bere liburu gehienetako gertaerak. Honako hau, Guido Brunetti komisarioa pertsonaia nagusi duen hirugarren alea da, jatorrizko bertsioan 1994an atera zena. Harrezkero, beste hainbat argitaratu ditu, azkena iaz bertan, eta dagoeneko polizia eleberriko idazle ezagun bihurtu da...