Bi marra arrosekin hasten dena liburuaren hasieran, Duna bihurtzen da beronen akaberan. Hauxe da Jasone Osorok kontatzen duena liburu honetan, bere lehen alabaren haurdunaldia, alegia. Dirudienez, bederatzi hilabete inguru horietan zehar egunkari bat idatzi zuen bere aldaketa fisiko eta psikologikoen berri emanez, bere burutazioak esplikatuz, eta horren ondorioa da gure eskuetaraino heldu den testigantza. Horrena eta bizitza berri baten sortzearena...